4.000 enplegu suntsitu dira azken urtean
Datu hauetatik ateratzen diren ondorio nagusiak ondorengoak dira:
-
Hego Euskal Herrian langabezian dagoen biztanleria jaitsi egin da, 217.000 izanik langebetu kopurua. Aurreko hiruhilekoan baino 15.700 gutxiago eta duela urte bete baino 10.800 gutxiago.
-
Lagabezia tasa oso altua da, %16,1ekoa, EB-28koa baino 5,8 puntu altuagoa. Soilik Kroaziak, Espainiar Estatuak eta Greziak dute langabezia tasa altuagoa.
-
Langabezian dagoen biztanleria jaitsi izanak ez du suposatzen enplegua sortu denik. Izan ere, azken urtean 4.000 enplegu suntsitu dira, eta soldatapekoak diren enplegu kopurua ia berdina da (duela urte bat baino 400 gehiago dira).
-
Prekarietatea gero eta handiagoa da. Azken hiruhilekoan soldatapeko enpleguetan eman den hazkundearen %47,5a aldi baterako enpleguak izan dira.
Egoera honen aurrean ELAk enpleguaren errekuperazioaz mintzo den diskurtso oro baztertzen du. Egoera oso larria da, Europa mailan dagoen langabezia tasa altuenetakoa dugularik, eta oraindik ere enplegua suntsitzen ari da. Beraz langabeziaren jaitsiera ein handi batean beste faktore batzuengatik eman da, hala nola migrazioengatik.
Gainera prekarietatea gero eta handiagoa da, behin behinekotasunaren hazkundeak erakusten duen moduan.
Egoera hau gure gobernuek egiten dituzten politika kapitalistek sortua da, eta egoera aldatzeko dugun aukera bakarra politika horiek aldatzeko borroka egitea da.
Hau dela eta ELAk enpresetan eta kalean antolatzearen aldeko apustua egiten du. Hori da gehiengoarentzat, langile klasearentzat, gizarte justuagoa eraikitzeko modu bakarra.