Otegiren inhabilitazioa erabaki politikoa da, ez judiziala

2016/09/07
ELAren ustez onartezina da Auzitegi Konstituzionalaren jokaera, eta Estatuaren botereen arteko banaketarik ez dagoela frogatzen du.

ELAk Arnaldo Otegiren inhabilitazioa salatu nahi du, erabaki politikoa izan delako, eta ez judiziala, Auzitegi Konstituzionala Espainiako Gobernuaren esanetara dagoelako, inolako zalanzarik gabe. Erabaki honek Estatuaren botereen arteko banaketarik ez dagoela frogatzen du.

ELAren iritziz oztopo guztiak gainditzea ezinbestekoa da gure herriaren normalizazio politikoa eskuratzeko. Era honetan, Arnaldo Otegiri hauteskundeetan parte hartzea debekatzea normalizazio demokratikoaren aurkakoa da, eta indar guztiekin barteztu beharra dago.

Bere egunean, ELAk Bateragunearen aurkako prozesua salatu zuen. Izan ere, prozesu politiko bat erabili zen epai politiko bat lortzeko. Alderdi Sozialistak bultzatu zuen prozesua PPek jarraipena eman dio. Berriro ere, Espainiako gobernuak Auzitegi Konstituzionalak bere zerbitzura jarri du, honen kutsu politikoa agerian utziz.