ELAk berriz ere exijitu du EITBko kontrol batzordean, Eusko Irratiko EEEa bertan behera uztea
ELAk gaur, apirilak 15 asteazkena, Eusko Legebiltzarrean ospaturiko EITBren kontrol batzordean parte hartu du. Batzorde hortan, ELAk Eusko Irratiko eta EITB ko sindikatu nagusi bezela, Eusko Irratiko EEEa berehala erretiratzeko exijitu du. EEE honek Eusko Irratian 30 lanpostu amortizatzea ahlbidetuko du, langilegoaren %10 baino gehiago, eta gaur egun Eusko Irratian lan egiten duten 60 profesional poliki poliki Irratitik ateratzen joan beharko dira.
ELAk Kontrol Batzordean azpimarratu du EEE hau, pasa den urteko apirilean Administrazio Kontseiluan EAJ, EHBildu, LAB, Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindiaren aldeko bozkekin onartutako akordioaren ondorioa dela.
ELAk gogorarazi du akordio honek Gobernuari estaldura ematen diola, azken urteetan kontratazio politikan izan diren irregulartasun larriak erregularizatzeko aitzakipean, eta egoera horrekin bukatu ahal izateko, 30 lanpostu amortizatu nahi direlako. ELArentzatk, akordio honek Gobernuaren estrategia babesten du sektore publikoan egiten ari den murrizketa eta enplegu suntsiketa. Kontseiluko akordio hau, enpresak aldebakarrekoz harturiko erabakia da, Eusko Irratiko ordezkaritza sindikala aintzat hartu gabe.
ELAK salatu du Administrazio Kontseiluak muzin egin diola Eusko Jaurlaritzak EEEa erretiratzeko egindako eskariari eta baita langileen eskariari ere, beste mobilizazio batzuen artean, otsailaren 24an Eusko Irratian deituriko greba gehiengo zabal batek jarraitu baitzuen. Administrazio Kontseiluak ez du onartu Eusko Irratiko Zentruarteko Batzordeak egindako bi eskarietako bat ere ez.
EEEaren negoziaketarako bilerei dagokienez, ELAk kontrol batzordeari helarazi dio ez duela ez oinarririk ikusten, ez enpresak kaleratzeak egiteko esandako arrazoiak justifikaziorik ere, orain arte eduki ditugun bilereten mantendu dugun jarrera izan dugu oraingoan eren. Ez dago arrazoi ekonomikorik taldearen 2013-2014 urteetako kontuek hala adierazten dute, ez dago ezta antolakuntza arrazoirik ere, izan ere, langile gutxiago izanda, zuzeneko gutxiago egiten dira, programazio osoa betetzeko programak behin eta berriz errepikatuz, eta hala kalitatearen galera geroz eta handiagoa izanik. Honek adierazten du, antolakuntza arrazoiak ez direla arrazoi, ondorioa baizik, Administrazio Kontseiluak 30 pertsona kaleratu eta 30 pertsona gutxiago lanean izatearen ondorio. ELArentzako, ondorioa, Eusko Irratian 30 langile gutxiago egotearena da, aurretiaz izandako langile murrizketak kontutan hartzen baditugu, eudkal irrati publikoaren kalitatea kaltetzea ekarriko duena. Gure iritziz, agerikoa da Eusko Jaurlaritzari honek ez diola batere axola. Profesionalek ez dute beraien lana ganoraz egiterik izango langile gutxiago izatearen ondorioz eta denbora faltaren ondorioz, behar den diagnosi eta kontrastea egiteko denbora falta, gure gizartearen benetako argazkia izateko aukerarik ez du izango euskal gizarteak.
Guzti honegatik, ELAk, Kontrol Batzordean ondorengoa exijitu dugu: Euskal irrati telebista publikoaren alde egingo duen zenbateko bat aurrekontuetan kontsolidatzea. Enplegu politika errotik aldatzea, Administrazio Kontseiluaren akordioa bertan behera uztea eta EEEa bertan behera uztea, 2015eko otsailaren 5ean Eusko Legebiltzarrak onartu zuen bezala,eta EPEaren lehen fasea gainditu duten hautagaiei plaza adjudikatzea. Negoziazio Kolektiborako eskubidea berreskuratzea eta azken urteetan ostutako eskubide laboral guztiak berrezartzea. Euskaldunizazio plan bat, non Zuzendaritzak, langileen euskaldunizaziorako zenbateko bat ezartzea aurrekontuetan. Ordezkaritza sindikala errespetatzea eta negoziazio kolektiboari errepetua. Negoziazio kolektiboa ezin baitu Administrazio Kontseilu baten aldebakarreko erabaki batek ordezkatu.