Langile batzordeek 5 kaleratze salatu dituzte
Langileen ordezkariak ez daude ados alegatutako arrazoiekin, eta kaleratutako langile guztiak berriz hartzeko eskatu dute, Industria Zuzendaritzak hartutako erabakiak izan baitira enpresa amildegira eramaten ari direnak.
Egindako inbertsioek produktua garestitu besterik ez dute egin. Inbertsioen aurretik Herramientas enpresaren ekoizpena errentagarria zen; orain, milioi askoko inbertsioen ondoren, ez dela errentagarria argudiatzen dute.
Enpresa Batzordeak behin baino gehiagotan azaldu dizkio zuzendaritzari Industria Zuzendaritzaren kudeaketan izandako gaitasun eza eta akats nabarmenak.
Batzordeak elkarretaratzeak egin ditu instalazioen aurrean, eta aste honetan mobilizazioak eta lanuzteak proposatuko ditu kaleratuen alde. Enpresaren asmoak geldiarazten ez baditu, Zuzendaritzaren akatsak langileei ordainaraziko dizkiela uste dute batzordeek.