Lanaldi murriztuak eta behin-behinekotasuna hazi dira
Gaur argitaratu da Biztanleria Aktiboaren Inkesta 2014ko azken hiruhilekoaren datuekin. Hauek dira ondorio nagusiak.
Langabetu kopurua 3.800 pertsonatan jaitsi da azken urtean, eta 225.500 langabetu daude. Hau dela eta, langabezia tasa %16,2koa da, 28-EBkoa baino 6,2 puntu altuagoa (%10ekoa izan da azaroan). Beraz, langabetu kopuruak behera egin badu ere, datuak oso larriak dira oraindik. Are gehiago gazteen artean, %42ko langabezia tasa baitago 25 urtetik beherakoen artean.
Gainera langabetu kopurua jaisteak ez du suposatzen enplegua neurri berean sortzen denik, ez eta askoz gutxiagorik ere. Horretan eragina duten beste faktore batzuk ere badaude, hala nola migrazio saldoa 2014an negatiboa izandu izana (HEHra etorri zirenak baino 3.175 pertsona gehiago joan ziren), edo 25 urtetik beherakoen artean 4.900 pertsona gehiago direla lanik gabe eta lana bilatzeari utzi diotenak.
Beste alde batetik, prekarietatea izugarri hari da hazten: ia 5 lagunetik 1ek lanaldi murriztuko enplegua du (%18,9), azken urtean 30.700 pertsonatan hazi eta gero. Behin-behinekotasunak ere gora egin du, eta soldatapekoen artean %22,3ak dauka aldi baterako kontratua, duela urte bete baino puntu bat gehiago.
Ezin da enpleguaren errekuperazioaz hitz egin. Enplegua ez da sortzen ia-ia, eta sortutakoa oso prekarioa da.
Egoera hau gure gobernuek egiten dituzten politika kapitalisten eragina da, eta enplegua prekarizatzeko egin ziren lan erreformek beraien helburua ongi betetzen ari izanarena.