ELAk errefusatzen du Foruzaingoko sindikatu korporatiboek legea aldatzeko proposamena bozkatzeko antolatutako erreferenduma
ELAk errefusatzen du Foruzaingoko sindikatu korporatiboek indarrean dagoen Legea aldatzeko proposamena bozkatzeko antolatutako erreferenduma, bai Foruzaingoari eta bai Udaltzaingoari eragingo baitio. ELAk paradoxikotzat jotzen du ondorioak jasango dituzten guztien artean adostuta egon beharko lukeen Lege baten aldaketa Foruzaingoko arlo bakar batetik bultzatzea. Oraingo Nafarroako Polizien Legeak Foruzainei, Udaltzainei, Udal-Agenteei eta Laguntzaileei eragiten die. Baina Foruzaingoko sindikatu korporatiboek (APF eta SPF) aldaketa hau onartzeko erreferenduma antolatu dute, polizietako beste kidegoetako langileak kontuan hartu gabe.
ELAren ustez, erreferendum honen heburua nahita zehaztu gabeko akordioa sostengatzea da, arauen aldaketa ezezagun bati babesa emateko; honetaz gain, erreferendumak ez du bermerik, aurretik galdetu eta errefusatu zena galdetuko da eta murrizketa batzuen aplikazioaren mehatxupean, langileak derrigortzeko erabiliko dute proposamena atera dadin.
Lege honek zuzenean eragiten dio Udaltzaingoari eta hobetu beharko litzateke zenbait eremutan: polizia laguntzaileetan (korapilotsua eta gaizki erabilitako langile figura), udal-agenteetan (Poliziak bezala tratatuak izan beharko luketenak), soldata desberdintasunak udalerri desberdinetan, mugikortasuna, ratioak... Baina ez da Nafarroako polizia eredu arkaiko eta ez eraginkorrari buruz hitz egiten. Zenbait poliziren egoerari buruz hitz egiten da, eta honek kidego desberdinetako langileen artean liskarrak besterik ez ditu sortuko.
ELAk Lege honek eragiten dien kaltetu guztiei irekia izan behar duen kontsulta proposatzen du; kontsulta hau akordio osoa eta itxia izan behar denaren aurrean egin beharko litzateke. Ez da inoiz egon behar aldiko agintariaren borondate edo “konpromiso politikoaren” menpe. Hori dela-eta ELAk errefusatzen du bozketa hau, inplikatu guztiak kontuan ez direlako hartu eta bozketa honen ondorioak oso kaltegarriak izan daitezkeelako guztiontzat.