ELAk israelekin dituen proiektu eta harremanak bertan behera uzteko eskatu dio CAFi, EHUren erabakiaren berri izan ondoren
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) duela bi egun iragarri zuen ez zuela berrituko CAF enpresarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena. EHUko Gobernu Kontseiluak hitzarmena ez berritzea erabaki du, CAFek Israelekin dituen loturengatik.
ELAk EHU Palestinaren eta Unibertsitatearekin lotutako beste pertsona batzuen lana azpimarratu nahi du, Unibertsitatearen eta Israelgo enpresa edo unibertsitateen arteko harremanei buruz egindako ikerketa-lanagatik. Zentzu horretan, bi elementu nabarmendu behar dira: alde batetik, EHUk bi urte baino gehiago behar izan dituela erabaki hori hartzeko, genozidioa aurrera zijoan bitartean, eta bestetik, EHUk ez duela CAFekiko harreman oro eten. Oraindik badira EHUk eta CAFek parte hartzen duten proiektuak.
ELAk, hala ere, azpimarratu nahi du EHUren erabakia Euskal Herrian Palestinaren inguruan izan den presio eta mobilizazio sozialaren emaitza dela, azken urteotan areagotu egin baita.
Horregatik guztiagatik, ELAk berriro eskatu dio CAFi Israelen duen proiektua bertan behera uzteko, nazioarteko legedia urratzen baitu. 2025eko irailean, Israelen legez kanpoko kolonietako jarduerei lotutako enpresen NBEren datu-basean sartu zen enpresa.
Ez CAFeko langileek, ez oro har giza-eskubideak aintzat hartzen dituen proiektu industrial baten alde diharduen jendeak, ez dute merezi CAF genozidio bat egiten ari den estatu batekin harremana izaterik. Zuzendaritzak Israelentzat lan egiteko erabakia sekulako hanka sartzea izan zela onartu. behar du, eta bere gain hartu horren ondorioak.