Udalak ez ditu langileen aldarrikapenak haintzat hartu kontratu berrirako

Udaltzaingoaren telefonoguneko langileek elkarretaratzea egingo dute ostiral honetan, urriaren 17an, haien egoera salatzeko. Aste honetan bertan argitaratu da plegua. Kontratu berrirako, Udalak ez ditu ELAren eskaerak aintzat hartu, nahiz eta grebak egin dituzten.
Langileek hobekuntzak aldarrikatzen dituzte kontziliazioa eta atseden hartzeko eskubidea ahalbidetuko duten lan baldintza duinak bermatzeko. Gaur egun, 5 pertsonaren artean urtean 365 eguneko zerbitzua ematen dute 24 orduz, eta horrek esan nahi du, besteak beste, ezin dutela oporrik hartu. Gainera, plantillak ez ditu telefonogunearen berezko funtzioak bakarrik betetzen, baizik eta Estatuko Contact Centerren Hitzarmenetik askoz haratago doazen funtzioak, hala nola: Udaltzaingoari buruzko informazio ofiziala, funtzionarioen bajen eta lizentzien tramitazioa, espedienteak irekitzea eta herritarren errekerimenduak.
Urriaren 22an berriro ere elkarretaratzea egingo dutela, lan-baldintzak hobetzeko borrokan.