EROSKI BILBONDO BANAKETA ZERBITZUA (basauri)

ELAk lortu du lanaldi zatitua ez ezartzea eta greba deialdia bertan behera utzi du

ELAk lortu du lanaldi zatitua ez ezartzea eta greba deialdia bertan behera utzi du
Greba amaierako akordioari esker, enpresak atzera bota du aldebakarrez ezarri zuen lanaldi aldaketa, eta langileek lanaldi jarraitua berreskuratuko dute

ELAk greba amaierako akordioa sinatu du Erdella Express SL enpresarekin (Bilbondoko Eroskin etxez etxeko banaketa kudeatzen duen enpresa), eta horren ondorioz, ekainaren 8an hasi eta hilabete iraun behar zuen greba bertan behera geratu da. Enpresak ekainaren 1etik aurrera aldebakarrez ezarri zuen lanaldi zatitua etetea ekarri du akordioak.

Horrela, enpresako 18 langileek (11 finkok eta 7 aldi baterakoak) lanaldi jarraitua berreskuratuko dute datorren astetik aurrera, orain arte izan dituzten lan baldintzak mantenduz eta kontziliaziorako aukera bermatuz.

Greba deialdia enpresaren erabakiaren aurrean egin zen. Izan ere, Erdella Expressek, inolako negoziaziorik gabe, jakinarazi zien langileei ekainaren 1etik aurrera lanaldi jarraituan aritzetik lanaldi zatitura igaroko zirela.

ELAk salatu zuen neurriak zuzenean kaltetzen zuela langileen kontziliazio eskubidea, eta, aldi berean, enpresaren aldebakarreko inposizio eredua sendotzen zuela.

ELA pozik agertu da lortutako akordioarekin. Mobilizazioak eta greba deialdiak erabakigarriak izan dira lanaldi aldaketa bertan behera uzteko eta langileen eskubideak eta lan baldintzak bermatzeko.