TUBOS REUNIDOS

Amurrioko komiteak greba bertan behera utziko dute oraingoz

Amurrioko komiteak greba bertan behera utziko dute oraingoz
Gaur Tubos Reunidosen (Amurrio) egindako batzarrak greba mugagabea bertan behera uztea erabaki du, oraingoz. ELAk adierazi du Tubos Reunidoseko borroka ez dela amaitu, eta ohartarazi du maiatzaren 26an eta 28an greba egun gehiago deitu direla.

ELAk, LABek eta ESK-k agiri bateratu batean adierazi dutenez, "Tubos Reunidoseko langileak borroka-fase berri batean sartu dira, konkurtso-prozesua ireki ondoren.
Tubos Reunidosen gehiengo sindikalak erabaki du langileen batzarrera eramatea greba bertan behera uzteko erabakia, eta enpresan irekitako konkurtso-prozesuaren barruan beste borroka-fase bati ekitea.
Hartzekodunen konkurtsoan sartzeak egoera aldatzea dakar, eta horrek egoeraren azterketa serio, arduratsu eta kolektiboa egitera behartzen du. Egun hauetan, gogoetak eta analisiak partekatu ditugu greba mugagabeari eusten diogun hiru sindikatuen artean eta gure atal sindikalekin, fase berri honetan Tubos Reunidosen etorkizuna, altzairutegiaren eta logistikaren etorkizuna, eta lanpostu guztiena defendatzen jarraitzeko tresnarik erabilgarri eta eraginkorrenak zein diren baloratzeko".

Tubos Reunidoseko (Amurrio) gehiengo sindikalaren komunikatu osoa