ITASUA ITV
Grebaren lehen egunak Bergarako eta Zarauzko zentroak itxi ditu
2026/06/29 Deba Urola-Kosta
Grebaren jarraipena zabala izan da Itasua ITVn, Zarautzen erabatekoa eta Bergaran %95ekoa.
Lan hitzarmena berritzeko negoziazioak blokeatuta, grebari ekin diote Bergarako eta Zarauzko Itasua ITVko lantokietan. Gaur izan da lehen jardunaldia eta erabateko jarraipena izan du. Uztailaren 8 eta 10ean izango dira hurrengoak.