ELAk txalotu egiten du Gipuzkoako Diputazioak zahar-etxeetako hitzarmena berritzeko egindako proposamena

2015/03/09
ELAk txalotu egiten du Gipuzkoako Diputazioak zahar-etxeetako hitzarmena berritzeko egindako proposamena
ELAk, zaharren egoitza eta eguneko zentruetako langileen artean %55eko ordezkaritza daukanak, oso positibotzat jo du Gipuzkoako Foru Aldundiarenren 2015eko proposamena. ELAk aurkeztutako plataformako eduki garrantzitsuenak jasotzen ditu eta sektoreko langileen lan baldintzen ezinbesteko normalizazioan pausu bat gehiago da.

Gipuzkoako Diputazioak enpresako Hitzarmen kolektiboak eta Gipuzkoako Sektoreko Hitzarmena berritzeko proposamen ekonomikoa aurkeztu digu negoziazio mahaian egon garen 4 Sindikatuoi. Proposamen horretan, hitzarmen berrirako soldata igoerak ezartzen dira eta negoziazio honetan derrigorrez hitzartu beharreko eta hitzarmen berrietan sartu beharreko eduki sozial berriak zerrendatzen ditu. Guzti hau zatiezineko proposamena da. Laburbilduz: Soldata igoerak eta hobekuntza sozialak egoteko, patronala eta sindikatuen artean, proposamen orokorraren inguruan akordioa egon behar da.

ELAk, zaharren egoitza eta eguneko zentruetako langileen artean %55eko ordezkaritza daukanak, oso positibotzat jo du Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamena, ELAk aurkeztutako plataformako eduki garrantzitsuenak argi bereganatzen dituelako eta sektoreko langileen lan baldintzen ezinbesteko normalizazioan pausu bat gehiago delako. ELAk azpimarratu nahi du, proposamenak, langileentzako soldata igoera garrantzitsuak bereganatzeaz aparte, hitzarmenetan lan erreformari aurre egiteko beste bi artikulu sartzen ditu eta gure plataforman (ELArenean) proposaturiko edukiak bereganatzen ditu, sektorean daukagun izugarrizko prekarietateari aurre egiteko.

Aldundiak esan du, proposamen honek bi aldeen arteko akordio bat izan behar duela orain, sindikatu eta patronalaren arteko akordioa, 3 edo 4 asteetako epean. Epe horretan akordiorik ezean, proposamen hau beste proposamen batek ordezkatu duela esan digu, jada itxita eta artikulatuta egongo den proposamen bat, 2013ko otsailean egin zuen bezala.

ELAk gogoratu nahi du azken akordio falta dela. Martxoaren 13an, PRECOan negoziazio mahaiaren bilera bat dago. ELAk bere egingo du proposamen hau eta akordio oso baten proposamena egingo du, enpreseteko lan hitzarmen eta sektoreko probintziako hitzarmenak berritu ahal izateko, gaur egun mahai gainean dauden proposamena bereganatuz. Hain argi ez daukaguna, patronalak hartuko duen jarrera da. Martxoaren 13an ikusiko dugu. Baina argi daukagu momentu honetatik aurrera, gure lan planari bultzada bat eman behar diogula.

ELAk mobilizazio haundi bat deitu du martxoaren 13rako, goizeko 11tan Donostiako Artzai Onaren plazan. Ekitaldi garrantzitsua, negoziazioaren ibilbidean garrantzitsua izango den puntu honetan. Martxoaren 13an patronalak, ekintza konkretuekin, akordio batera iristeko intentzioa azaltzen badu, berehala negoziatzeari ekingo diogu. Horrela ez balitz, martxoaren 13an lan zentruetan asanbladak, mobilizazioak, lanuzteak, etab martxan jarriko ditugu eta besterik ezean, apirilaren bigarren hamabostaldirako lanuzte mugagabe bat deituko dugu.