Martxoaren 25eko mobilizazioetan milaka lagunen lanpostua jokoan dagoela azpimarratu du Lakuntzak

2021/03/17
Martxoaren 25eko mobilizazioetan milaka lagunen lanpostua jokoan dagoela azpimarratu du Lakuntzak
ELA, CIG (Galiza) e Intersindical (Catalunya) sindikatuek kanpaina bateratua egiten ari dira lan eta negoziazio kolektiboaren erreformak indargabetu daitezen Madrilgo Kongresuan. Honako lelopean: “Sarraskiari STOP; lan erreformak derogatu. No nos vendáis en Madrid”

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak gaur aurkeztu ditu Donostian martxoaren 25ean Hego Euskal Herriko hiriburuetan egingo diren mobilizazioak. Lan eta negoziazio kolektiboaren erreformak indargabetzeko kanpainaren baitan kokatzen dira, eta ELA, CIG (Galiza) eta Intersindical (Catalunya) sindikatuek elkar hartuta dihardute. ELAri dagokionez, honako lelopean garatuko da kanpaina: “Sarraskiari STOP: Lan erreformak derogatu. No nos vendáis en Madrid”.

Hiru sindikatuak kalera aterako dira martxoaren 25ean lan galera geldiarazteko asmoz, bai ERTEak amaitu eta ondoren etorriko den lanpostu galdera geldiarazteko, bai lan erreformak ahalbideratuta etor litezkeenak sahiesteko. “Milaka langileen enplegua jokoan dago”, ziurtatu du Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak.

Lakuntzak gaineratu du ezinbestekoa dela negoziazio kolektiboaren estatalizazoa atzera botatzea, eragin zuzena baitu langileen lan baldintzetan. “Lan erreforma indargabetu behar da lan baldintzak Euskal Herrian negoziatzeko aukera egon dadin, eta ez estatutik inposatuta”.

Lakuntzak gogora ekarri du pasa den astelehenean hiru sindikatuen eta Madrilgo Kongresuan ordezkaritza duten alderdiekin izan zuten bilera. Horren karietara, Euskal Herriko alderdie eskatu die lehentasunezkotzat hartu dezatela lan erreformaren indargabetzea. “EAJk eta EH Bilduk lehenetsi behar dute lan erreforma osotasunean bertan behera uztea”.

Hego Euskal Herrian 11:30ean hasiko dira mobilizazioak martxoaren 25ean. Hain zuzen ere, Bilbon udaletxean, Donostian San Martin merkatuan, Gasteizen SEAn eta Iruñean CENen.

Katalunyan, bestalde, honako hiriburuetan egingo dira: Igualadan, Leidan, Bartzelonan, Gironan y Tarragonan.  Galizan A Coruñan bilduko dira.