ELAk bat egiten du ICF-Faureciako aurre-erretiratuekin, diskriminazioagatik enpresaren aurka egindako salaketan

2015/10/08
ELAk eskatzen dio ICFko Zuzendaritzari maiatzetik datorren egoera hori behingoz konpontzeko, eta Tuterara lekualdatutako langileekin itundutako baldintzak betetzeko.

ELAk Industrias Cousin Freres-en (ICF) duen Atal Sindikalak bere elkartasuna eta sostengua eman die 55 urtetik gorako kidegoaren ekintzei, itxiera-akordioa dela-eta (2015eko martxoa). Akordio horren ondorioz ICF –Lear eta Faurecia multinazionalek partaideturiko enpresa– 2016ko abenduaren 31n desagertuko da.

Gaur, urriak 9, hasiko dira epaiketak, non egindako kaleratzeen deuseztapena eskatuko den, kidego horren ordezkaritzarik gabeko negoziazio kolektibo batean erabaki zirelakoan, eta adinagatik diskriminazio nabarmena egin zelakoan.

Neurri horren eraginpeko 55 urtetik gorakoek diotenez, enpresak haiek kaleratzeko erabili duen irizpidea erabat diskriminatzailea da, adinean bakarrik oinarritu baita. Gainera, ezarri dizkieten baldintzak askoz kaltegarriagoak dira, plantillako gainerakoei ezarri dizkietenak baino; eta hori gutxi balitz bezala, dagokien defentsa-eskubidea urratu da.

Era berean, ELAk enpresa bereko beste kidego baten egoera ere salatu nahi du jendaurrean: aipaturiko martxoko akordioari jarraiki langile batzuek lekualdatzeko aukerari atxiki zioten, zehazkiago esanda, Faureciak Tuteran duen lantegira; eta enpresak oraindik ez ditu bete itundutako baldintzak, horrek langileei dakarkien diru-kalte itzela eta guzti.

ELAk eskatzen dio ICFko Zuzendaritzari maiatzetik datorren egoera hori behingoz konpontzeko, eta Tuterara lekualdatutako langileekin itundutako baldintzak betetzeko.

ICFko langileok, ICFren jarraipenaren alde hilabeteko greba egin ondoren, ez diegu utziko Faurecia eta Lear multinazionalei lorturiko akordioak beren kabuz eta nahierara interpretatzen eta hausten.