ELAk ez du sinatu Iberdrolaren IV hitzarmena
Baina enpresa aseezina da, eta are gehiago nahi du. Arlo sozialetik murriztuz gero, dibidendu gehiago banatuko ditu, helburu pertsonalak handituko dira... Eta egoera horretan, sindikatuak loturik daude enpresaren prebendekin, eta beraz burua makurtu, eta argi eta garbi eskas eta urri den hitzarmen bat sinatu behar dute:
-Soldatak. Azken hitzarmenen joeratik behera eta KPItik kanpo geratu dira; eta soldataren zati finkagarria nabarmen gutxitu. Enpresak dituen ahalmenetatik urrun daude, eta gizarte-erreferentzia izateko aukera galdu da.
-Eskala bikoitzak. Langile sartu berriek dituzten soldata-aldeak sakondu dira.
-Enplegua. Ez du bermatzen oraingo enplegu-mailari eutsiko zaionik. Alderantziz, apustu egin du enplegu-suntsipenaren alde, aurreko hitzarmenaren indarraldian zehar gertatu den bezala, eta aurten bertan gertatu den bezala,azpikontratazioa ugaltzeko eta enplegu begetatiboa suntsitzeko politiken ondorioz.
-Zuzendaritzakoek eta enplegatuek izan dituzten soldata-igoerak ez dira joan bide beretik.
-Lan-baldintzak okertu dizkiete energia berriztagarrietako enplegatuei.
-Plantillako gehien-gehienei ez zaie gutxitu lan-ordu bat bera ere egutegitik.
-Eskari sindikaletan ia aurrerapenik ez.
Hori horrela izanik, ELA-Iberdrola Atal Sindikalak, plantillari eta langileriari baino beste atxikimendurik ez duenez, EZ DU SINATUKO akordio urri hori.