Greba Petronorren otsailaren 25etik 28ra

Petronorreko langileek salatu dute enpresako zuzendaritzak sistematikoki urratzen dituela langileekin lortutako akordioak. 2019an, zuzendaritzak eta Enpresa Batzordeak kontziliazioaren inguruko akordio batzuk sinatu zituzten, baina gaur egun oraindik ez dituzte bete. Akordio horiek aparteko orduak murriztea ekarriko lukete, gehiegizkoak baitira. 2021ean 30.000 euro baino gehiago pilatu ziren.
ELAren ustez, onartezina da Petronor bezalako milioi askoko irabaziak dituen enpresa batek prekarizazioaren eta murrizketen bidean jarraitzea. Zuzendaritzak ez du egoera konpondu nahi, eta nahiago du langileen lan-eskubideak urratzen jarraitu.