Negoziazio kolektiboaren estatalizazioaren ondorioak salatu ditu ELAk Nafarroako Parlamentuan

2016/09/20
Pablo Sanchez, Zerbitzuak Federazioko arduraduna, eta Imanol Pascual, Negoziazio Kolektiboko arduraduna, Nafarroako Parlamentuko lan-saio batean agertu dira, negoziazio kolektiboaren estatalizazioaren ondorio kaltegarriak salatzeko.

Sindikatuko ordezkariek estatalizazioaren estrategia salatu dute, patronalak eta UGT eta CCOO sindikatuek partekatzen duten estrategia. Izan ere, estatalizazioaren bidez eragotzi nahi diete nafar langileei lan-baldintzak hitzartu ahal izatea. Estrategia horren ondorioak larriak dira milaka nafar langilerentzat, zeren estatu-esparruko hitzarmenek baldintza okerragoak dituzte, soldata apalagoak, lanaldi luzeagoa, malgutasun handiagoa... Agerraldian adibide zehatzak ere eman dira, besteak beste, sukaldaritza kolektiboaren estatu-hitzarmena.

Azkenik, sindikatuak eskatu die parlamentu-taldeei bat egiteko negoziazio kolektiboa Nafarroan gauzatzeko eskariarekin, ez baitago autogobernurik negoziazio kolektiborik gabe, ez dago autogobernurik Nafarroako sektore-hitzarmenen eragina deuseztatzen edo eragozten bada.