Errektoreak eta Nafarroako Gobernuak gutxienez 2017 bitarte ez dute beteko NUPeko lan hitzamerna
2008ko ekainea eta Julio Lafuente errektore zelarik, ELAk, CCOOk eta UGTk NUPeko Lan-Legepeko Irakasle eta Ikertzaileen Lehenengo Lan Hitzarmena sinatu zuten. Pertsona hauek, unibertsitatean unibertsitatean prekarioen direnak dira (askok lanaldi murriztuak dituzte eta gehiengo zabal batek aldi baterako kontratua du).
Lan hitzarmenak soldata pizgarriak aurreikusten zituen doktore kontratadunentzat eta laguntzaile doktoreentzat. Kontratadun doktoreek ikerkuntza eta irakaskuntza merituengatik jaso ahalko zituzten eta laguntzaile doktoreek, irakaskuntzako merituengatik. Hala ere, lan hitzarmenak 2008 urtetik bildutakoa betearazteko, Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu baten bidez arautu behar du aipatu pizgarriak nola ordaindu.
Sei urte eta erdi pasa direlarik eta hauteskunden bezperan (Nafarroako Parlamenturako eta baita errektore izateko), NUPek eta Nafarroako Gobernuak akordioa lortu dute. ELAren ustetan adarjotze galanta eta lazgarria da adostutakoa.
Sistematikoki sei urte luzez hitzarmena ez betetzeaz gain, orain oso modu mugatuan ekingo dio NUPek emandako hitza betetzeari. Kontratadun doktoreek soilik kobratuko dituzte aipatu pizgarriak, laguntzaile doktoreak eta beste figura prekario guztiak baztertuta geratu dira. Gainera, ordainketa poliki-poliki eginen da, hemendikk 2017 urtera arte (urtero % 33 ordainduko baita).
Adarjotze honetan, Lafuentek eta UPNk Kontratadun Irakasleen Elkartea eta, bere buruaz klase sindikatua dela esaten duen, UGT izan izan dituzte lagun. Kontratadun Irakasleen Elkarteko kideek eta UGTko hainbat kidek haien soldatak igo dituzte. Ez dute zalantzarik eduki bide bazterrean 600 bat kide uzteko unean. Are penagarriago da gertatutakoa Enpresa Batzore osoak mobilizazioak bultzatzen hacia zen momentuan, lankide ditugun askorekin bat.