Grebaren hasiera arrakastatsua izan da
ELAk salatu du urtebeteko mobilizazioen ondoren Arrigorriagako Arandia egoitzako zuzendaritzarekin izandako elkarrizketak ez dutela aurrera egin, eta DOMUSVIk ez dituela aintzat hartu langileen kexak: lan karga handiak, gaixotasun kutsakorrei aurre egiteko babes neurri eta protokolo egokirik eza, langile falta...
Egoera horiek guztiek arriskuan jartzen dituzte bai langileen osasuna, bai zerbitzuaren kalitatea. Grebaren jarraipen handiak erakusten du langileak haserre daudela, DOMUSVIk uko egiten baitio haien osasuna babesteko premiazko neurri eraginkorrak konpontzeari eta ezartzeari.
ELAko Greba Batzordeak enpresaren jarrera salatu du, gutxieneko zerbitzuak ezarri dituelako Langileen Legezko Ordezkaritzarik gabe, eta, beraz, Eusko Jaurlaritzaren gutxieneko zerbitzuen agindua bete gabe. Gehiegizko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu grebari eraginkortasuna kentzen saiatzeko eta langileen eskubidea murriztuz.
ELAk gogorarazi du abenduaren 3an eta 4an greba egunekin jarraituko dutela, berehalako neurriak, benetako irtenbideak eta osasun eta lan araudia zorrotz betetzea eskatuz.