LAN OSASUNA
'Mutuak STOP' plataformak Legebiltzarreko osasun mahaiean hartu du hitza
2026/04/23 Lan Osasuna
Eusko Jaurlaritzak mutuekin lankidetza-hitzarmenik sinatu ez dezan exijitu dute plataformako bozeramaileek. Lankidetza hitzarmen hauek, langileen kontingentzi arruntak Osakidetzak kudeatu beharrean mutualitateek kudeatzeko aukera irekitzen dute. Erabaki honek osasun sistema publikoa eta langileen osasuna hobetu beharrean, pribatizazioari ateak irekiko lizkioke, kostuak eta baja denborak murriztea izango luke helburu bezala eta ez langileriaren osasun errekuperazioa.