ELAk urteko 7.000 euroko igoerak eta behin-behineko langileak finko bilakatzea lortu du Equisalud enpresan
Sinatu berri den akordioari esker urteko soldatak 5.000 eta 7.000 euro bitartean igoko dira (kategoriaren arabera), zenbait langile kategoriaz igoko dira, eta hiru kontratu behin-behinekoak finko bihurtuko dira. Alde horretatik, Equisaludek Kimikaren Estatu Hitzarmenaren pareko baldintzak aplikatu beharko dizkie bere langileei hemendik aurrera. Gainera, akordioa atzera-eraginez aplikatu behar da, 2018ko urtarrilaren 1etik hasita; beraz, langileek bi ordainsaritan jasoko dituzte atzerakinak.
ELAk berriz ere azpimarratu nahi du zenbateko garrantzia duen plantilla lantokietan antolatzea, eta jarraian mobilizazioak bultzatzea (oraingo honetan greba). Ezinbertzekoak ez ezik, eraginkorrak ere badira lan-baldintzak hobetzeko; batez ere Equisalud bezalako ETE prekarioetan.