Gipuzkoako Aldundiko garbitzaileek negoziazio mahaia desblokeatzeko eskatu dute
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gabonetan, zuhaitz sinboliko bat jarri zuen herritarrek euren desioak eta nahiak partekatu ahal izateko. Garai hartan, Foru Aldundiko eraikinak garbitzen zituzten langileek bazeuden hitzarmen berriaz negoziatzeko lanetan, baina Gobernuak ez zuen benetako elkarrizketa emankorrik izateko gogorik. Hogei elkarrizketa eta gero, entzungor egiten jarraitzen die plantillaren eskakizunei. Patronalek KPIa berrikusteko planteamendua egiten dute, baina % 2ko mugarekin. Alderdi sozialak ez du planteamendu hori onartzen, KPIa marra gorria delako.
Iaz, 50 greba egun baino gehiago egin zituen langileek, eta negoziazioan erosteko ahalmena ez galtzea aldarrikatzen jarraitzen dute. Gipuzkoako Foru Aldundia blokeoaren erantzulea dela gogorarazi dute, gatazka hasi zenetik, akordioa oztopatzen egon delako. Bi bidetan jokatu du: alde batetik, enpresei negoziazioan betoak eta eskakizunak ezarriz eta, bestetik, alderdi sozialari gehiengoa ukatuz.
Hori dela eta, mobilizazioekin aurrera jarraituko dutela oso garbi dute Aldundiko garbikuntzako langileek.