MAHAI SEKTORIALA 2020/05/05

2020/05/05

GAI-ZERRENDA:

  1. Masterrik gabeko aldi baterako kontrataziorako izangaiak zerrendetan sartzeko proposamena aztertzea.
  2. Prebentzio-neurrien zirriborroak: I, II eta III (Klikatu eranskinak ikusteko).
  3. Galde-eskeak.

 

  1. PUNTUA: masterrik gabeko aldi baterako kontrataziorako izangaiak zerrendetan sartzeko proposamena aztertzea.

ELAren proposamena: Masterra ez duten irakasleak kontratatzeko beharra dagoela ikusita eta premia iraunkorra eta garrantzitsua dela kontuan hartuta (ikasturte honetan 40 daude modu honetan kontratatuta), zerrendetan sartzea egokia iruditzen zaigu (titulazio-baldintzak betetzen dituzten langileen atzetik), kontratazio berezietara jo beharrean.

Gure ustez, kontratazio bereziak oso salbuespenezko kasuetan erabili behar dira  eta hala eta guztiz ere, kudeaketa gardenagoa eta publikoagoa izan beharko litzateke.

Mahai Sektorialak eman duena: Sindikatu guztion aldeko iritziarekin, interinoen zerrendak kudeatzen dituen 37/2020 F.A.n txertatzekoprozesua martxan jarriko dute.

 

  1. PUNTUA: Prebentzio-neurrien zirriborroak.

II. Fasea: DESESKALADA - HEZKUNTZA

A) Espainiako Gobernuaren proposamena, Osasun Ministeriorena.

-       Ikastetxeen irekiera Haur Hezkuntzan dauden ikasleentzat (0-6 urte bitarte) lana malgutasun-aukerarik gabe egin behar dutela egiaztatzen duten guraso edo familientzat. Betiere edukiera mugatuta.

-       Borondatezkoa izango da  eta DBHko 4. maila, Batxilergoko 2. maila, erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketako 2. maila eta erregimen bereziko irakaskuntzen azken urteko ikasleei zuzenduta egongo da. 15 ikasletik gorako taldeak % 50ean banatuko dituzte, txandaka edo talde paraleloak eginez.

-       Hezkuntza Bereziko ikastetxeak ireki ahal izango dira eta ikasleen asistentzia borondatezkoa izango da.

-       EBAU.

-       Ikastetxeek hezkuntza indartzeko programak prestatuko dituzte lehen aipatu ez diren ikasleentzat.

 

 B) ELAren proposamenak zentroak irekitzeari dagokionez:

-       ELAn argi daukagu ikasleen zein irakasleen osasun eta lan-baldintzak bermatzen ez diren bitartean ezin direla eskolak ireki. Gaur egun ikastetxeetan, segurtasun, auto-babes eta gizarte-urruntasuneko baldintzak ezin dira bete, are gutxiago Haur Hezkuntzan eta Hezkuntza Berezian. Erabaki horrek arriskuan jarriko luke ikasleen eta hezkuntzako langileen osasuna ia 2 hilabeteko itxiladiaren ondoren.

-       Ikastetxeetara itzultzeko erabakiak hezkuntza irizpideen arabera hartuak izan beharko lirateke, beti ere osasuna bermatuz. Ikastetxeak ez dira gurasoek (lanera joateko) beren seme-alabak "aparkatzeko" lekuak, ez 6 urte arteko ikasleentzat, ezta 6 urtetik gora dutenentzat ere.

-       Hezkuntza Berezia:

Oso talde  kaltebera da. Ikasle horietako batzuek menpekotasun handia dute eta ikastetxeko jarduera guztietan lagunduko dieten pertsonak behar dituzte etengabe; eskola jardueretan, bazkaltzean edo hamaiketakoa hartzean, pixoihalak aldatzean edo zerbitzura joatean, jostaldietan haiekin jolastean, instalazioetan zehar lekualdatzean edo logopedia-saioak egitean. Momentu hauetan ikasleekiko harreman zuzena ezinbestekoa da.

Maskarak erabiltzeak, alde batetik, irakasle/zaintzailearen eta ikaslearen arteko komunikazioa zaildu egiten du, gehienetan aurpegiaren eta keinuen adierazpenean oinarritzen baita. Bestalde, ikasleek erabiliko dutenik ezin da ziurtatu eta gauza bera gertatzen da eskularruen erabilerarekin. Ikasle horiei oso zaila egiten zaie elementu hauen erabilera onartzea eta beraien egunerokotasunean sartzea.

Erabiltzen duten material didaktikoa erabat manipulatzailea eta kolektiboa da, ez dute banakako fitxarik edo libururik erabiltzen hezkuntza arrunteko ikasleekin gertatzen den bezala.

Gainera, Andres Muñozen instalazioak oso txikiak dira, baita baldintza normaletan ere.  Azken hilabeteetan Hezkuntza Departamentuari jakinarazi dioten eta langileek prentsan salatu duten bezala ikasleak eta langileak pilatuta daude. Beraz, orain espazio kontuengatik ere, ezinezkoa da 2 metroko segurtasun-distantzia mantentzea.

  • DBHko 3. ebaluazioa maiatzaren 25ean amaituko da eta Batxilergokoa ere amaituta egongo da. Neurriak ez du zentzurik DBHko 4. mailako ikasleentzat ezta Batxilergo 2. mailarentzat ere. Kontuan izan behar da ikasgaia ez dela aurreratu behar, hirugarren ebaluazioa lehen bi ebaluazioetan ikasgelan ikusitakoa errepasatzeko eta indartzeko erabili da eta. Errekuperazio-saioetarako ez dago eskolara joan beharrik osasuna arriskuan jarriz.
  • Langile guztien (hezkuntzako langileak barne) kontziliazioa erraztu beharko litzateke, telelanaren eta lizentzia-baimenen bidez.
  • Hezkuntza-administrazioaren energia guztia irailean eskolara itzultzeko planifikazioa egitera bideratu beharko litzateke, SEGURTASUN-BERME OSOZ,  BEHAR DIREN MEDIO GUZTIAK BIDERATUZ eta INPROBISAZIOA SAIHESTUZ. Orain, bi hilabete baino gehiagoko konfinamenduaren ondoren, ezin da langileen eta ikasleen osasuna arriskuan jarri.
  • Mahai Sektorialak eman duena: Hezkuntza Departamentuak ez du erabakirik hartu ikastetxeetara itzultzeari buruz, eta ez du inolako xehetasunik eman.

 

C) Prebentzio-neurrien aurkako alegazioak:

-       Hezkuntza Departamentuak proposatutako prebentzio-neurriak oso orokorrak dira eta askotan mugagabeak: ahal denean, gomendagarria da, ahaleginak egingo dira...

-       Ikastetxe bakoitzarentzat kontingentzia-plan integralak diseinatu behar dira, ikastetxearen errealitatearen arabera ondo definitutako neurriekin eta bertako ikasle eta  langile guztiak kontuan hartuz (irakasleak eta irakasle ez direnak). Plan horiek ISPLNrekin (Nafarroako Osasun Publikoaren Institutua) eta prebentzioko delegatuekin lankidetzan diseinatu beharko lirateke.

 

  1. PUNTUA: eskaerak eta galderak.

-       Ikasleen garraioa beraien ikastetxeetara nola egingo den, jantoki-zerbitzuak nola funtzionatuko duen argitzea beharrezkoa da.

-       Halaber, EBAUen segurtasun-neurriak nola bermatuko diren jakitea ere ezinbestekoa da.

Mahai Sektorialak eman duena: Honen inguruan ere ez dute inolako argibiderik eman. 

 

ELAk hezkuntza eskumenak babesteko deia luzatzen dio Nafarroako Gobernuari, bere behar eta egoeraren araberako erantzuna eman dezan bertatik bertara.