Greban dauden langileek itxialdia egin dute Irungo Udalean
160 greba egun baino gehiago igaro ondoren, Txinzer enpresako (Irungo eta Hondarribiko udalen mendeko enpresa publikoa) langileak Irungo udaletxean giltzapetu dira, alkateari, arduradun instituzional gorena den aldetik, Txinzerren proposamena ez babestea eskatzeko: gaixotasun arruntagatiko baja duten pertsonek soldata ekiparazioa lortzeko, beren osasun-egoerari buruzko informazioa eman behar izatea, eta enpresak erabaki ahal izatea gaitza behar bezain larria dela. Era berean, gauza bera egiteko eskatu diote Hondarribiko alkateari.
ELAren ustez, gatazkan bost hilabete baino gehiago eman ondoren, oraindik ez da akordiorik lortu enpresak bajan dauden pertsonak zigortzeko jarrerari eusten diolako. "Ekonomikoki zigortu nahi dituzte", deitoratu du sindikatuak.