ELAk ez du Lanbideko akordioa sinatuko
ELAko kideek LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Gobernuarekin Lanbiderako atzo sinatutako akordioa errefusatu dute. Asanbladak EAEko hiru hiriburutan gauzatu dira eta sindikatuko afiliatuen parte hartze garrantzitsu batekin.
Lehenik eta behin, langileek azken hiru urteetan gehiengoz babestutako mobilizazioei daukaten balioa eman diete; erabat jakitun dira mobilizazio hau izan dela Gobernua bere haserako posizioa aldatzera behartu duena. Era berean, akordioaren edukiak hobetzeko margena egon arren gainerako sindikatuek akordioa sinatu izana deitoratu dute.
Asanbladetan ikusi da, Gobernuaren posizioetan aurrerapausuak egon direla ikusita ere, akordioak ez diola irtenbiderik ematen oinarrizko aldarrikapenei ere; Aldarrikapen hauen alde 8 greba egun eman dituzte aurrera langileek.
Atzo sinatutako akordioak ez die beren lanpostua bermatzen RGI programako 38 langileei.
Gogoratu behar da ere, sinatutako akordioak soldata eskala bikoitza berresten duela, epai bidezko mugagabeko lan legepeko langileen egonkortasunerako formularik ez duela zehazten edota lan legepeko langile finko guztien berehalako funtzionarizaziorik ez duela ezartzen. Gainera, Lanpostu zerrenda alde bakarrez onartu izanak, egitez ezinezko egin zuen tokiko bulegoetako dotazioak mantentzeko aukera edota lanpostu bakoitzean burututako funtzioei egokitutako soldata mailak ezartzea.
Aipatzekoa da akordio honen kudeaketa presaka eta inprobizatua egiten ari dela eta honek Lanbideko zenbait bulegotan antolakuntza kaos garrantzitsua suposa dezakeela hurrengo egunetan.