Mercedes Benz enpresan externalizazioaren aurkako elkarretaratzea

2015/12/10
Enpresak muntaia gordinaren logistika zerbitzua kanpoko enpresa baten esku utzi nahi duela-eta mobilizazioak deitu dira datorren ostiralerako. ELAk ez du externalizaiorik onartzen eta langileei dei egiten diete mobilizazioetan partehartzeko.

Mercedes Benz enpresak bere irabaziak hazi nahi ditu langileen lan baldintzen kontura. Horretarako muntai gordinaren logistika zerbitzua kanpoko enpresa baten esku utzi nahi du. Egun zerbitzu hori eskeintzeaz arduratzen diren 18 pertsoneak enpresa nagusian birkolokatzea proposatu arren, sortuko diren lanpostuak baldintza okerragoetan sortuko dira. Eta hori onartezina erizten dugu, are gehiago enpresak dituen irabaziak eta lan karga kontutan hartuta. Gasteizko Mercedes Benz lantokia irabazi historikoak izaten ari da eta 2016. urtean marka guztiak haustea aurreikusten dute; 126.000 furgoneta ekoiztea kalkulatzen dute, aurreko urtean baino 14.000 furgoneta gehiago . Aurreikuspenak hauek izanda ere, enpresa alemaniarrak logistika zerbitzuaren azpikontratazioa da eskatzen duena.

ELA externalizazio prozesu honen aurka dago, baita lan baldintzak okertzea suposatzen duen proposamen ororen aurka ere. Horregatik, Langile Batzordetik proposatutako kale agerraldiak babestu eta langileei dei egiten diegu mobilizatzera.

Era berean, 2016an abiatuko den hitzarmenaren negoziazioan externaliazioekin amaiatzea proposatuko du ELAk. Hala guk aurkeztuko dugun plataforman, egun enpresak beregain dituen zerbitzuak ez kanporatzeko klausula hitzarmenean jasotzea defendatuko dugu.