Mahai negoziatzailea eratzeko eskaera egingo du ELAk
Ikastoletako azken lan hitzarmena 2024ko abendutik iraungita dago. LABek, UGT eta Interinok Taldearekin batera, Eusko Jaurlaritzarekin 2023ko ekainean sinatutako akordio laboralak berriz eduki eskasak eta bermerik gabeak jasotzen ditu ikastoletako langileentzat. Ikastoletako mahai negoziatzailean bi sindikatuk dute ordezkaritza, ELAk eta LABek.
Horregatik ELAk LABi proposatu dio Jaurlaritzarekin sinatutako akordio laboralaren markoa gainditu eta aldarrikapen nagusiak jasoko dituen Lan Hitzarmen berri baten aldeko negoziaketa eta mobilizazio dinamikak abiaraztea. LABek, gaur gaurkoz uko egin dio ELAren proposamenari.
ELAk uste du ordea, ikastoletako langileen lan baldintzak hobetzeko bidea ikastoletako langile kolektibo guztien eskubideak jasoko dituen Lan Hitzarmen berria borrokatzea dela. 2023an Jaurlaritzarekin sinatutako akordio laboralak ez baitio egoerari erantzuten eta ez baitu ez eduki loturik ez betetze bermerik.
Horregatik guztiagatik ELAk hurrengo egunetan bide horri ekiteko beharrezko urratsak egingo ditu. Ikastoletako Lan Hitzarmen berriaren negoziaketari ekiteko ikastoletako negoziazio mahaia eratzeko eskaera egingo die Partaide eta EIB patronalei eta LAB sindikatuari.
ELAk ikastoletako langileen erretiro aurreraturako eskubidea, eroshalmena berreskuratzeko eta galtzen ez jarraitzeko adinako soldata igoerak, zein lanpostuak bermatzeko eta lan kargak arintzeko neurriak bermedun Lan Hitzarmen baten jasotzea du helburu.