Gipuzkoako Foru Aldundiak langileei erretiro sariak kentzeko hartutako erabakia euskal negoziazio esparruaren aurkako eraso larria da
Foru Aldundiak ez du betetzen akordio arautzailean sinatutakoa, eta, horretarako, Auzitegi Gorenaren epai bat erabiltzen du. Euskal eremuan negoziatzeko gaitasuna desagerraraztea eta Estatuaren negoziazio kolektiboaren erabateko mendetasuna bilatzen duen sententzi bat, alegia.
ELAk gogorarazi nahi du trantsiziotik hona hitzarmen propioak negoziatzeko formulak bilatu direla esparru publikoan. Horren adibide da Udalhitz (Udal erakundeen eremuko hitzarmena); EAEko udaletako langileentzat Estatuarenak ez diren lan baldintzak negoziatu eta adostea ahalbidetu duena. Negoziazio eremu hauek eman dira hemengo sindikatuak eta instituzioak helburu horiu lortzeko borondatea eduki baitute.
Berdin gertatzen ari da erretiro sariekin, gaur egun horiek ordaintzen jarraitzen duten erakunde asko baitaude. Borondate politikoa bat badagoelako adostutako hitzarmenak/ akordio arautzaileak eta euskal negoziazio esparrua betetzen jarraitzeko.
Zoritxarrez, azken urteotan, bai Eusko Jaurlaritzak, bai Udal eta foru erakunde askok ez dituzte bete sinatutako akordioak, eta Madrilek markatutako murrizketa guztiak onartu dituzte, euskal negoziazio esparrua defendatu gabe. Horren adibide da langile publikoen erosahalmenaren galera, % 16tik gorakoa edo murrizketa hauxe bera.
ELAk jarraituko du EAEko negoziazio esparrua eta sinatutako akordioak defendatzeko mobilizazioa bultzatzen eta gure instituzioen estatuaren sumisioari aurre egiten.