Jaurlaritzaren politikak eragozten du elkarrizketa soziala

2014/06/09
Jaurlaritzaren politikak eragozten du elkarrizketa soziala
ELAk elkarrizketa sozialaren inguruko txostena azaldu du gaur goizean Bilbon. ELAren esanetan "elkarrizketa sozialaren aitzakiak gobernuei beta ematen die ezagutu izan ditugun erabakirik injustuenak mozorrotzeko" eta, bien bitartean, gobernuek langileon aurkako neurriak etengabe hartzen jarraitzen dute.

Adolfo Muñoz "Txiki"rekin batera, Amaia Muñoa, idazkari nagusiaren ondokoa eta Mikel Noval, arlo sozialetako burua izan dira elkarrizketa sozialaren inguruko txostenaren aurkezpenean. ELAk bere aldarrikapenak egiterakoan, garaiotan bizi dugun egoera sozial eta poltikoa izan du kontutan. Era honetan, garai latzak izanik, "arriskurik gabe ez dagoela sindikalismorik" eta "mugimendu sindikalak bakarrik utzi behar dituela doikuntza estrukturalak ezartzen dituzten gobernuek", azpimarratu du.

Muñozen hitzetan ELAk joan zen astean Juan Mari Aburto Lan Sailburuarekin izandako bilerak argi adierazi zuen "Jaurlaritza patronalarekin bat datorrela". "Gobernuek babes ideologikoa ematen diote patronalari, bere posizioetan bermatuz eta kritika ELAri eginez".

Bestalde gogoratu du patronalak beste lan erreforma eskatu duela egungoaren eraginik latzenak leuntzeko eta honela indar guztiarekin aplikatu ahal izateko.