ELAk gogor salatzen du CCOOren jokaera antisindikala Alstom enpresan
Enpresa horrek diru-kopuru hori abonatu zion CCOOi 2014an EEE baten “negoziazioan”, eta horren ondorioz Alstomek, CCOOek eta UGTk itun bat egin zuten bi lantegi ixteko, eta Buñuelgo 100 langileei kontratuak eteteko.
Bestela esanda, Alstomek CCOOi ordaindutako 84.700 euro horiek prezioa izan zen 290 langile kalera bidaltzeko. Jakiteko dago ea beste sinatzaileak ere, UGTk, parte hartu zuen kobrantzetan. Edonola ere, agerian geratu da zergatik UGT eta CCOO hainbeste ahalegintzen diren Nafarroako lantegietako EEEak Madrilen negoziatzen, eta horrelako praktikak langile nafarren kontrol hurbiletik ezkutatzen. Afera honek sindikatuen independentzia ekonomikoaren garrantzia agerian utzi du eta hori da, hain justu, ELAren apostu estrategikoa, beste erakundeek egiten ez dutena.
Gogoan izan orain dela bi aste CCOOek eta UGTk beste akordio bat sinatu zutela Alstomekin, Buñuelgo lantegia behin betiko ixteko, eta Erriberako beste parke eoliko batzuetan plantilla murrizteko; guztira 112 kaleratze. ELA sindikatuak galdetzen die sindikatu sinatzaileei ea orduan ere kobratu duten Alstometik Erriberako industria-sarea hondatzen duen akordio horren trukean.