EAJ-PP akordioak zilegitasunik gabe utzi du Funtzio Publikoko sailburuordea
Espainiako Gobernuak eta CCOO, UGT eta C-SIF sindikatuek, Eusko Jaurlaritzak bere plantilla egonkortzeko duen ahalmena mugatzea adostu adostu dute besteak beste. Gogoratu beharrekoa da Eusko Jaurlaritzaren behin-behinekotasunaren tasa %35etik gorakoa dela, eta Osakidetzan edo irakaskuntza publikoan %40tik gorakoa.”
Orduan, Funtzio Publikoko sailburuorde Andres Zearretak akordio hura salatu zuen, esanez: “geure burua antolatzeko eta erabakitzeko ahalmena mugatzen du Euskadirena ez beste inorena den eskumen batean”, eta “arrazoirik gabekoa da guztiz” azpimarratuz. Ondokoa ere adierazi zuen: “gure beharrizanak betetzeko moduko eta kalitatezko enplegu publikoa izateko, beharrezkoa da pertsonala berritzeko tresna guztiak izatea, bereziki, Euskadiren neurriko EPE-deialdiak egitea funtsezkoa da. Hori egiterik ez dugun bitartean, Euskadiko administrazio publikoetako plantillen egonkortasuna mugatzen ari gara”.
Madrilgo akordioa Estatuko Aurrekontu Orokorraren Legearen bidez berretsi behar da; aldaketak egin daitezke, beraz, Zearreta sailburuordeak adierazitakoaren ildotik. Hala ere, EAJk eta PPk adosturiko 36 puntuen artean ez dago gai honi lotutako bakar bat ere.
Bestalde, plantillak EPEen bidez egonkortzeak ez dakar gastu gehigarririk, alderantziz. Euskal enplegu publikoa ez bada aztertu, EAJk batere garrantzirik ematen ez diolako da, eta funtsean enplegua prekarizatzeko politikekin bat datorrelako.
ELAren ustez huts oso larria da, Eusko Jaurlaritzako behin-behinekotasun mailak onartezina izaten jarraituk baitu. Argi geratu dira EAJren lehentasunak beste behin ere, PPrekiko negoziazioan, gure zerbitzu publikoak indartzeko neurriak hautatu beharrean, tren elitista batean milaka milioi inbertitzea nahiago izan baitu.
Bidenabar, gure ustez, negoziazio horretan zilegitasunik gabe utzi dute Funtzio Publikoko sailburuordea; hortaz, euskal enplegu publikoaren egonkortasunari ezarritako mugak kentzearren aurrekontuak aldatzen ez badira, bi aukera daude: Eusko Jaurlaritzak sailburuordea kargugabetzea, Lehendakariaren lehentasunekin bat ez etortzeagatik, edo bestela Andres Zearretak berak dimisioa aurkeztea. Bien bitartean ELAk enplegua egonkortzeko neurriak eskatzen eta mobilizazioak bultzatzen jarraituko du sektore guztietan.