BILBOKO UDALA

Epaileak kautelazko neurriak eman ditu, eta ELAko afiliazioari La Casillako ekitaldian parte hartzea baimendu du

2024/10/23
Epaileak kautelazko neurriak eman ditu, eta ELAko afiliazioari La Casillako ekitaldian parte hartzea baimendu du
ELAko Atal Sindikalak bere afiliatuak aktualitatezko gaien inguruan militanteak trebatzeko ekitaldi batera deitu ditu urriaren 24rako La Casillan. Bertan Lanbidearteko Gutxieneko Soldata propioaren aldarrikapena eta gizartearen beharretara egokitutako erreforma fiskala bezalako gaiak landuko dira. Udalak urriaren 18an jakinarazi zuen baimen hori ukatzen zuela. ELAk salaketa jarri zuen epaitegietan, jarduera sindikalaren oinarrizko eta funtsezko eskubidearen urraketa hutsa zela salatuz, besteak beste, aukera hori lan harremanen hitzarmenean ageri baita. Epaileak kautelazko neurriak aintzat hartzea erabaki du; ELAko afiliazioari ekitaldira joateko aukera ematea lortu dugu oraingoz.

Gertaera hauek, udal gobernua azkenaldian erakusten ari den jarrerarekin batera, ondorengo ondorio hauek uzten dituzte agerian:

  • Udal hau langileriaren inguruko gaiak nagusikeriaz jorratzera ohitzen ari den heinean, langileen oinarrizko eskubideak urratzen ditu.
  • Euskal eremuetan ditugun lan-baldintzak eta beste lorpen sozial batzuk, oro har estatuko gainerako eskualdeetakoak baino hobeak dira eta hau, besteak beste, bertako jarduera sindikalaren ondorio dira.
  • Eskubide sindikalen urratzea, gizarte honen oinarriaren kontra joatea eta eraso egitea da.
  • Tamalgarria da erakunde publikoak izatea (kasu honetan, Bilboko Udala) eraso honen lantza puntak.
  • ELAko atal sindikalak ez du onartuko ekintza sindikaleko hamarkadetan lortutako eskubideak zapaltzea. Horregatik, kalean zein epaitegietan defendatuko ditugu.

Horregatik guztiagatik, ELAk Giza Baliabideen Zuzendaritzari eskatzen dio bere jarrera birplantea dezala eta ekitaldira joateko baimena ukatzea ken dezala; ekitaldia judizializatzea eta jarduera sindikalerako eskubidea urratzeaz kondena jasoko balu, ondorio kaltegarriak izango bailituzke erakundearen eta hura gobernatzen dutenen prestigioan.