MOEVE GASOLINDEGIAK (GIPUZKOA)

Greba abuztuaren 14tik 16ra lan baldintzak hobetzearen alde

Greba abuztuaren 14tik 16ra lan baldintzak hobetzearen alde
Abuztuaren 14ko 22:00etatik abuztuaren 16ko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k osatzen dute.

Langileek hainbat hilabete daramatzate enpresaren barne ituna negoziatzen eta enpresak langileen lan-baldintzak duintzeko behar adina aurrerapauso eman ez dituenez, lehenbiziko greba zikloari ekin zioten pasa den uztailaren 30tik abuztuaren 2ra. Greba ziklo horren jarraipena ia erabatekoa izan zen eta, honek indartu egiten ditu langileen aldarrikapenak enpresaren aurrean.

Abuztuaren 2an izandako langile-batzarrean, bi konpromiso hartu zituzten enpresa batzordean ordezkaritza duten sindikatuek. Batetik, enpresa bilera berri batera deitzea, benetako negoziazioa exijitzeko. Bestetik, enpresaren jarrerak berbera izaten jarraitzen baldin bazuen, hots, langileen lan-baldintzak duintzeko behar adina aurrerapauso ematen ez bazituen, bigarren greba zikloari ekingo ziotela. 

Bi konpromisoak bete dituzte sindikatuek. Horrela, enpresarekin harremanetan jarri dira jada eta bilera berri bat zehazteko bidean daude. Bestalde, formalki jakinarazi diote enpresari abuztuaren 14an bigarren greba zikloari ekingo diotela eta ordura arte duela behar bezalako aurrerapausoak eman eta langileen beharrei erantzuten dien itun bat sinatzeko.