HONDARRIBIKO ALARDEA
ELAk babesa adierazi die azken hiru hamarkadatan borroka feministaren parte izan diren emakume* guztiei
Aitortza berezia egin dio Hondarribiko Jaizkibel Konpainiari eta gogorarazi du oraindik ere bidea luzea dagoela egiteko.
ELAk, urtero bezala, babesa eta aitortza adierazi dio Hondarribiko Jaizkibel Konpainiari, eta bereziki azken hiru hamarkada hauetan borroka feminista sutsu horren parte izan diren emakume* guztiei.
Aurten, emakumeek Alardean baldintza berdinetan parte hartzeko eskubidearen aldeko borrokak 30 urte betetzen ditu. Egindako bidea aitortu eta oraindik egiteko dagoena gogora ekartzeaz gain, konpainiaren aurtengo proposamena txalotu du ELAk; alegia, emakume bakoitzak nahi duen edo identifikatuen sentitzen den konpainiaren koloreekin janzteko aukera izatea herri guztiaren jaia dela ikustaraziz eta emakumeak nonahi gaudela ere aldarrikatuz.