ELAk mahai orokorrean gobernuak aurkeztutako Enplegu Publikoaren Egitasmoa errotik aldatzeko exijitu du

2014/11/05
ELAk  mahai orokorrean gobernuak aurkeztutako Enplegu Publikoaren Egitasmoa  errotik aldatzeko exijitu  du
Sailburuordeak esan du idatziz erantzungo diela ELAk aurkeztutako 200 alegazioei, eta lege zirriborro berri bat plazaratuko duela 20 eguneko epean. ELAk gogoratu du gaurko bileran zerbitzu publikoetan inoiz ez bezelako murrizketak burutzen ari direla eta horrek milaka lanpostuen galera dakartzala.

Gaur goizean Lakuan, mahai orokorreko bileran,ELAk berriro ere salatu du lege egitasmo hau aurkezten den kontestua zein den. Zerbitzu publikoetan inoiz ez bezelako murrizketak burutzen ari diren unean, jendartearentzat funtsezkoak diren zerbitzuak arriskuan jartzen direnean,milaka lanpostuen galera eta lan baldintza okertze larria ematen ari den unean. Eta hau dena, unilateralki eta arlo sindikala errespetatu gabe. Azkena Gobernu honek 2015 erako langile publikoak izozketa izango dutela publikoki helaraziz, mahai orokorra deitu gabe, legeak esaten duena bete gabe.

Zirriborro hau, jokaera honen islada besterik ez da, ELAK ez du onartzen zirriborro honen edukia eta berriro ere eskatu du errotik aldatzea eta bertan aurkeztutako 200 alegazioak onartzea, horrela zirriborroak 180 graduko aldaketa eduki dezan.

Gobernuak aurkeztutako zirriborroak, bere egiten du estatuko legea, EBEParen garapen soila da, uko egiten dio euskal esparru propioari eta baiezta dezakegu,lege egitasmo hau aurreko legealdian PSEk aurkeztu zuen lege egitasmoaren, eta bere garaian, EAJ-k onartzen ez zuenaren kopia bat dela.

Herritarren zerbitzura egongo den zerbitzu publiko independente bat bultzatu beharrean, arbitrariotasun politiko eta momentuko gobernuari men egiten dion baten alde egiten du.

Administrazioan lan erreforma ezartzeko instrumentuak egokitzen dira eta pribatibatizazioari ez zaio mugarik jartzen.

Negoziazio kolektiborako eskubidea ukatzen da: Soldata, ihardunaldia eta lizentziak estatu espiniarren menpe egongo dira. Administrazioak lan baldintzak alde bakarrez erabakitzeko ahalmena dauka eta akordio posibleak ez betetzea aurrikusten da.

Orain arte zeuden partehartzeko aukera urriak ezabatzen ditu, bai sindikatuei, bai langileagoari eta baita gizarteari ere . EAE ko sektore publikoa osatzen duten langilego guztia biltzeari uko egiten dio.Zerbitzu publikoak eta bertan diharduten langileak euskalduntzeko apusturik ez dago.

ELAk gaur mahaian eskatu duen legea bertakoa, euskalduna, independentea, gizarte-kontrolaren pekoa, eta herritarren beharrizan sozialak zuzenean betetzeko prest dagoena litzateke. Hau da Gobernuak aurkeztu duenaren guztiz bestelako norantzan doana.

Herritarrentzat funtsezkoak diren kalitatzeko zerbitzuak emateko helburuarekin lan baldintza duinak, mugikortasun eza eta independentzia printzipioak barneratuko dituena. Negoziazio kolektiborako benetako eskubidea duen legea eta EAEko esparru publiko guztiak barne hartzen dituen legea, gaur egun estatuko esparruan daudenak ere barne. Lege bat non funtzio publikoa langile publikoek osatuko duela ziurtatuko duena. Zerbitzu gehiago pribatizatzea eragotzi beharko duena; alderantziz, azpikontratatu diren zerbitzuak arlo publikora itzularazi beharko lituzke, gaur egungo langile azpikontratatuei lanpostua bermatuz.Lanpostu hutsak, ordezkatuz eta plantillen egonkortasuna aintzat hartzen duen lege bat.

Administraziorako sarbidea gaitasunean, berdintasunean eta garbitasunean oinarritua. Euskeraren aldeko apustu garbia egiten duena. Gure funtzio publikoko sistema baten alde egingo duen eta herritarren beharrizanei benetan erantzungo dion lege bat egiteko helburuarekin. Transparentziarekin eta inposaketarik gabe.

ELAk aztertuko du lege-zirriborro berria, gure alegazioak aintzat hartu diren ikusteko, lehen zirriborroaren errotiko aldaketa eginez, ala herri-langileen eta gizartearen beraren eskubideak larriki murrizten dituen lege baten alde egiten jarraitzen duen.