Muñoz: "Patronalak behartuta baino ez du negoziatzen"

2014/06/12
Muñoz: "Patronalak behartuta baino ez du negoziatzen"
Soldataren eta negoziazio kolektiboaren aldeko mobilizazio astearen baitan, milatik gora ordezkarik hartu du parte gaur Barakaldon izan den batzar batean. Ekitaldia amaituta, hirian zehar manifestazio bat egin dute. Txikik bere hitzaldian nabarmendu duenez, "patronalak behartuta baino ez du negoziatzen".

Aste honetan Gasteizen eta Tolosan izan diren ekitaldietan bezala, Muñoz idazkari nagusiarekin eta negoziazio kolektiboko arduradunarekin batera goizeko batzarrean gatazka desberdinak bizi izan dituen hainbat ordezkari eta federaziotako arduradunek hartu dute parte.

Muñozek negoziazio kolektiboa aberastasuna banatzeko tresna gisa aldarrikatu du; patronalak hau "kosta ahala kosta amai arazi" nahi du. "Patronala legearekin besterik ez da fio", esan du Txikik.

Hain zuzen, ELAko buruak gauza bat gogoratu du: "langile-klasearen eskubideak ez dira goikoen eskuzabaltasunari esker lortuko, baizik behekoen borroka eta sakrifizioetatik".

 

Bestalde, Txikik Kutxabank pribatizatzeko asmoa kritikatu du: "Mario Fernandezek bere asmoaren berri eman zuen; bost urteko epean Kutxek kapitalaren %30 besterik ez dute kontrolatuko, eta gainerako %70 kapital pribatuaren esku lagako dute. Hau pribatizazio prozesu argia da".