ARABAKO ESKU-HARTZE SOZIALA
ELAk hitzarmen berrirako aurreakordioa lortu du
Arabako Esku Hartze Sozialeko Mahaiak gaur egin duen bileran, ELAk aurreakordioa lortu du sektoreko lan-hitzarmena berritzeko, urte eta erdiko negoziazioen eta sei greba egun baino gehiagoren ondoren. Akordioak sektorearen aldarrikapen nagusiak jasotzen ditu, eta hobekuntzak ekarriko ditu soldatetan, lanaldian eta lan baldintzetan, sektoreko langileen ekiparazioaren bidean aurrerapausoak emanez.
6 greba egun baino gehiagoren ondoren, Arabako Esku Hartze Sozialak 2025-2028 aldirako hitzarmen berria izango du. Akordioak % 16ko soldata igoera (kategoria baxuenetan handiagoa), KPIaren araberako soldata igoerak, lanaldia 16 orduz murriztea (1.592 ordura), IT osagarrien hobekuntzak, norberaren kontuetarako 2 lanegun eta loturagrama lizentziak jasotzen ditu, besteak beste
Besteak beste hauek dira adostutako edukiak:
- 2025-2028 aldia hartuko du hitzarmen berriak.
- Soldatek % 16ko igoera izango dute langile guztientzat, eta 4. eta 5. kategorietako langileek soldata-osagarri gehigarria jasoko dute. Gainera, hitzarmenaren amaieran KPIari %0,5eko bermea gehituko zaio.
- Urteko lanaldia 16 ordu murriztuko da, eta 1.592 ordukoa izango da.
- Opor egun bat gehiago izango dute langileek, eta norberaren gaietarako bi laneguneko lizentzia ere aitortuko zaie.
- Lizentzien arloan hainbat hobekuntza jasoko ditu hitzarmenak.
- Aldi baterako ezintasunaren (IT) osagarria hobetu egingo da: lehen 20 egunetan soldataren % 90 bermatuko da, eta hortik aurrera % 100.
- 60 urtetik gorako langileentzako neurri berriak ezarriko dira, baita gaueko lanaren jardunaldia murrizteko neurriak ere.
- Ordu osagarrien erabilerari mugak ezarriko zaizkio.
- Lan osasunaren arloan neurri berriak jasoko dira, tartean burnout-aren analisia egiteko konpromisoa.
- Binkulograma egiteko eskubidea aitortuko da, horretarako bi laneguneko baimenarekin.
- Beste hainbat hobekuntza ere jasotzen ditu akordioak, besteak beste, euskararen erabileran, telelanean, malguatasunean, oporren antolaketan eta intentsitate handiko entitateetan