Suntsitu diren 17.500 enplegu publikoak berreskuratzea exijituko du ELAk biharko mahai orokorrean
Bihar, Lakuan izango den mahai orokorraren bileran, azken urteetan,mahai orokorreko eremuetan (Osakidetza, irakaskuntza, Ertzaintza, administrazio orokorra, SS.PP., etab). kendu dituen 17.500 enplegu publikoak berreskuratzeko adinako lan-eskaintza publikoak (LEP) dei ditzala exigituko dio jaularitzari.
Mahai orokorrreko esparruan 30.000 enplegu kalitatezko eta egonkor berrezarri eta finkatzeko beharrezko diren prozesuei ekiteko eskatuko du sindikatuak.
Lanpostu horiek sortu, berrezarri eta finkatuz, azken urteetan suntsitutako lanpostuak berreskuratuko lirateke, datozen urteotan erretiratuko diren langileen enpleguak bete eta gure zerbitzu publikoetako langile guztien lana egonkortuko litzateke.
Bestalde, ELAk Eusko Jaurlaritzari esango dio baldintza laboral eta sozialak etengabe okertzeko estrategia alde batera utzi eta negoziazio kolektiborako eskubidea aintzat hartu behar duela. Horretarako mahai orokorreko azken akordioak osorik betez. Galdutako eros-ahalmena berreskuratu (Itzarri eta erretiro-primak barne…), eta kendutako gainerako lan-baldintzak guztiak ere, bere onera ekarri behar dira, gaixotzeagatik ezarritako penalizazioa desagerraraziz esaterako.
ELAk dei egiten die mahai orokorraren eremuetako langileei lantokietan antola daitezen eta mobilizazioak egin ditzaten politika hauek errotik aldarazteko, izan ere, eragin sozial oso larriak baitituzte osasungintzan, hezkuntzan, segurtasunean, enpleguan eta lan-baldintzetan.
Biharko bilera hasi aurretik,ELA eta LABeko militanteek elkarretaratzea egingo dute goizeko 9.30etan; gobernuak bere politikak aldatu eta behingoz gure zerbitzu publikoak sendotzeko erabakia hartu behar duela aldarrikatzeko.