Eusko Jaurlaritzak ez du inolako borondaterik behin-behinekotasunaren gaitza pairatzen duten sektore publikoko 55.000 langile kontsolidatzeko

2021/10/28
Eusko Jaurlaritzak ez du inolako borondaterik behin-behinekotasunaren gaitza pairatzen duten sektore publikoko 55.000 langile kontsolidatzeko
Gaur egin den Mahai Orokorraren bilera aurrekoen errepikapena hutsa izan da; izan ere, Eusko Jaurlaritzak berriro erakutsi du mahai orokorraren eraginpeko langile publikoen lan-baldintzak are gehiago prekarizatzearen aldeko apustua egiten jarraituko duela. Soldatari dagokionez, Madrilgo sukurtsal gisa funtzionatzen jarraitzen du, azken aldian langile publikoen % 15etik gorako pobretzea estaltzeko.

Enpleguari dagokionez:

  • Ez dago prest aurrerapauso orokor, egiazko eta eraginkorrik emateko behin-behinekotasunaren gaitza pairatzen duten sektore publikoko 55.000 langile baino gehiagori enplegua kontsolidatzeko.

 

2022rako soldata-igoerari dagokionez:

Eusko Jaurlaritzak murrizketak ezarri nahi dituenean, Madrilgo sukurtsal gisa funtzionatzen jarraitzen du, eta 2021erako gehienezko % 2 ko soldata igoera planteatzen du, KPIaren itxiera-aurreikuspena baino askoz ere txikiagoa, beraz, proposamen horren bidez, euskal langile publikoen pobretzea % 15 ingurukoa izango da aldi berean.

Erretiro partzialari buruzko proposamenari dagokionez:

Rajoyk bultzatutako pentsioen erreforma modu murriztaileagoan aplikatzea proposatu du. Hala, are gehiago zailtzen da erretiro partziala hartzea (adin gehiago eta kotizatutako urte gehiago); gainera, txanda-hartzaileak aldi baterako kontratua izango du. Beraz, eremu horietan behin-behinekotasun-tasak ere igo dira, % 50etik gorakoa baitira. Gainera, ez du inolako formularik aurkeztu funtzionarioen erretiro aurreraturako, eta erretiro-primen murrizketari eusten dio.

Telelanari dagokionez, mahaian bertan aurkeztu digu Dekretuaren zirriborroa, negoziazioa testuaren edikerara mugatuz.

Jaurlaritzaren jarrera ikusita, ELAk bere aldarrikapenak mahai gainean jarri ditu berriro:

1. Eusko Jaurlaritzak eta hura sostengatzen duten alderdi politikoek behar diren urratsak egin ditzatela arau-aldaketak bultzatzeko (hemen eta Madrilen), aparteko kontsolidazio -prozesuak abian jar daitezen.

2. Kontsolidazio prozesu horiek administrazio guztietan eta gure herrialdeko sektore publiko osoan egitea, betiere bermatzaileak, nahitaez bete beharrekoak eta sindikatuekin negoziatu eta adostutakoak badira, behin-behinekotasunaren gaitza pairatzen duten 55000 langile baino gehiagori enplegua bermatzeko.

3.-Kontratazioan behin-behinekotasuna gehiegikeriaz erabiltzeari amaiera ematera behartzen duten mekanismoak artikulatzea

4. Soldata-igoerari dagokionez, ELAk Jaurlaritzari exijitzen dio soldata-igoera KPIaren gainekoa izan dadila, azken urte hauetan izandako pobretzearekin amaitzeko. Erosketa-ahalmenari eusten zaiola bermatu behar da, eta murriztutakoa iraultzeko proposamenak egin behar dira.

5. Erretiro partzialari dagokionez: baldintzak betetzen dituzten eta bete nahi dituzten euskal sektore publikoko langile guztiek (sozietate publikoak barne) errelebo-kontratua eta erretiro partziala eskuratu ahal izatea, ez bakarrik txanda-hartzaileak lanaldi osoko kontratua duen eta lanpostu hori inola ere amortizatzen ez den langile finkoentzat. Eusko Jaurlaritzako funtzionarioek eta estatutupeko langileek erretiro-adina aurreratu ahal izateko tresnak eta formulak artikulatzea, lanpostuak amortizatu gabe.

ELAk beharrezko mobilizazioak bultzatzen jarraituko du, greba barne, behin-behinekotasunaren gaitza eta galdutako erosteko ahalmenaren berreskurapena pairatzen duten euskal sektore publikoko 55.000 langileen benetako kontsolidazioa lortu arte eta azken urteotan izandako lan-eskubideen galerak irauli arte.