ARABAKO ESKU-HARTZE SOZIALA

Greba eta mobilizazio gehiago negoziazioaren blokeoari aurre egiteko

2026/04/15
Greba eta mobilizazio gehiago negoziazioaren blokeoari aurre egiteko
Arabako Esku-hartze sozialaren IV. hitzarmenaren negoziazioan dagoen blokeoa salatu du ELAk, 1.000 langile baino gehiagori eragiten diena, eta grebak eta mobilizazioak areagotuko dituela iragarri du.

14 hilabete baino gehiagoko negoziazioaren ondoren, AISA patronalaren jarrera kritikatu du, proposamenak atzeratu eta okertzeagatik. Zerbitzuaren arduradunak diren rakunde publikoen inplikazio falta ere salatu du ELAk. Hobekuntzarako aurrekontu partida bat egon arren, ez da aurrerapausorik eman, eta, horren ondorioz, sektorea mobilizazioak deitu ditu, apirilaren 22an beste greba egun bat aurreikusita dago eta maiatzean protestak egingo dituzte, lan baldintzak hobetuko dituen eta sektore publikoarekin parekatzeko bidean aurrera egingo duen hitzarmen bat eskatzeko.

ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuen ohar bateratua