ELAk salatu egin du Kutxabank, erretiro aurreratuak aldebakarreko erabakiz ezarri nahi baititu

2017/02/03
Erretiro aurreratu prozesu honekin, fusioa egin zenetik 1.800 lanpostu suntsituko dituzte bankuan; aitzitik, kontratu mugagabea 43 langileri baino ez zaio egin. Beraz, Kutxabankek gure gazteei lan etorkizun latza eskaintzen die: prekarizazioa.

Hau da errealitatea: Kutxabankek ez du negoziatu nahi; bere jarrera inposizioa da. Horretarako estrategia honakoa izan da: urtarrilean lan-hitzarmenerako plataforma onartezin bat mahairatu eta ondoren esan zuten negoziazioa luzatu egingo zela agerikoa zenez, erretiro aurreratuak (308 langileri eragingo zietenak) hortik atera egingo zituztela, aldebakarreko prozesu baten bidez gauzatzeko. Iragarri zuten ere aurreko aldian baino baldintza okerragoak aplikatuko zituztela oraingoan.

Zinismo handiz, Kutxabankeko ordezkariek esan dute erretiro aurreratuak, kontratazioa bezalaxe, plantillari egindako kontzesioak direla, kostu ekonomikoa dutelako.

Baina baldintzak gero eta gehiago okertzeko joera hau ez da soilik erretiroekin gertatzen; Lan-Akordio eta -Hitzarmenak ere gero eta okerragoak dira; lan-harremanen eredu honen oinarria inposizio hutsa da.

Erretiro aurreratu prozesu honekin, fusioa egin zenetik 1.800 lanpostu suntsituko dituzte bankuan; aitzitik, kontratu mugagabea 43 langileri baino ez zaio egin. Beraz, Kutxabankek gure gazteei lan etorkizun latza eskaintzen die: prekarizazioa.

ELAk salatu egin behar du Kutxabankek erabakitako dinamika hau: langileen baldintza eta eskubideak mozten ari da. Gainera, erakundeak kontratatzerakoan lege-iruzurra egiten du, beharrizan iraunkorreko egiturazko postuak enplegu prekarioz osatzen dituelako; horrela gure gazteei enpleguan behar duen egonkortasuna izateko aukera galarazten die.