Bizkaiko Salgaien Garraioa

ELAk salatu du aurreakordioa eskasa dela

ELAk salatu du aurreakordioa eskasa dela
ektoreko hitzarmen kolektiboaren negoziazioan hilabeteak eman ostean, UGTk eta CCOOk aurreakordioa lortu dute ASETRABI patronalarekin: sektorearen beharretatik oso urrun dagoen akordioa.

ELAk uste du maiatzaren 27an lortutako akordioaren edukia eskasa dela sektoreko langileen benetako premiei erantzuteko, eta gutxiengoetan, uko egiteetan eta eskubideen galera progresiboetan oinarritutako negoziazio-eredua finkatzen duela.

2025-2027 urteetarako lortutako akordioak jasotzen du 2027rako 12 orduko lanaldi-murrizketa, 1712 orduetara arte, eta 2025erako % 1,5eko erosteko ahalmena bermatzen ez duten soldata-igoerak, 2026rako % 3,5 eta 2027rako % 3.

ELAk defendatu sektorearen mobilizazioa oraindik beharrezkoa dela hitzarmen kolektiboetan benetako aurrerapenak egon daitezen, eta sektorean aberastasunaren bidezko banaketa ezartzeko. Egungo aurreakordioak ez du jasotzen hitzarmena aplikatzea bermatzeko klausularik, eta erabiltzen ez den lanbide-kategoria bat kentzea eta KPI berrikusteko klausula bat jasotzen bada ere, bi neurrien idazketak ziurgabetasuna sortzen du.