Sector de la limpieza en Bizkaia: precario y con rostro de mujer

11/10/2017
Las trabajadoras y trabajadores de la limpieza en Bizkaia han decidido socializar su precariedad laboral: harán concentraciones en diferentes centros de trabajo de la comarca de Ibaizabal-Nerbioi, reivindicando un convenio digno y recuperar el poder adquisitivo perdido.

2014an hitzarmenaren indarraldia amaitutakoan ekin genion hitzarmen berria negoziatzeari. Handik hona, hogei bider baino gehiagotan batu gara sindikatuok (ELA, CCOO, UGT eta LAB) patronalekin (ASPEL, ASELBI ETA Asoc. Empresarios de Limpieza de Bizkaia), baina negoziazio errealik ez da egon.

Bilera guztietan enpresek gure lan baldintzak okertzea besterik ez dute proposatu: IT osagarriak murriztuz, aintzinatasun plusa izoztuz, soldatak iraunaraziz...

Patronalek euren irabaziak gure kontu handitzea besterik ez dute nahi, baina ELAk ez du onartuko hori ahalbidetuko duen hitzarmenik.

Urteak daramatzagu gure lan baldintzetan hobekuntzarik izan barik, eta iritsi da ordua dagokiguna jasotzeko.

Horretarako, urriaren 17an 5 kontzentrazio deialdi egin ditugu Ibaizabal-Nerbioiko eskualdean. Aukeratutako lan-zentroek hitzarmen mahaiko negoziazioan ordezkaritza duten enpresak dira (Eulen, Impacto, Galdakao, Garbiketak, Uni 2 eta Garbialdi).

-9.00etatik 9.30etara Sidenor aurrean.

-10.00etatik 10.30etara Arrigorriagako udaletxean.

-11.00etatik 11.30etara Bilbondoko ate nagusiaren aurrean.

-12.00etatik 12.30etara Basauriko udaletxean.

-13.00etatik 13.30etara Galdakaoko udaletxean.