Bilboko Scientia ikastetxea

Epaitegiak baliogabetzat jo du enplegu erregulazioko espediente batekin kurtsoa itxi zuen ikastetxeko langile baten kaleratzea

2025/12/12
Epaitegiak baliogabetzat jo du enplegu erregulazioko espediente batekin kurtsoa itxi zuen ikastetxeko langile baten kaleratzea
Kaleratzea bidegabea izateagatik kalte ordainaz gain, Eusko Jaurlaritzak 15.000 euro ordaindu beharko ditu jarraitutasun plusagatik, eta bere erantzukizuna frogatutzat eman da.

Bilboko lan arloko 5. epaitegiak arrazoia eman dio ELAri, eta Scientia taldea zigortu du Bilboko ikastetxeko langile bati kaleratze deusezagatik kalte ordaina ematera, eta Eusko Jaurlaritzak ere 15.000 euro ordaindu beharko ditu.

Scientiak Bilboko (San Pedro) ikastetxea itxi zuen EEE bat aurkeztuz. Epaitegiaren ustez, EEEa ez dago behar bezala justifikatuta; izan ere, alde batetik, ondare-nahasmen nabarmena dago enpresaren barne kudeaketan, hau da, taldeko enpresen artean ondareak ez dira behar bezala bereiztea; eta, bestetik, ordezkaritza sindikalari ez zitzaion informazio ekonomiko gardenik eman, eta plantillari ezkutatu egin zitzaion enpresaren benetako egitura. Ondorioz, enplegu-erregulazioko espedientea ezin zen oinarritu egoera fidagarri batean eta baliozkotzat jo; beraz, epaitegiak kaleratzearen deuseztasuna deklaratu zuen kasu honetan, ELAk defendatu bezala.

Gainera, kaleratze deuseza deklaratu denez, bidezko kaleratzeari dagokion kalte-ordaina ezarri zaio Scientiari, hau da, bidegabeko kaleratzearen ondorioak kalte ordainaren zenbatekoan aitortu behar direla ezarri du. Era berean Eusko Jaurlaritza bera 15.000 euro ordaintzera zigortu du, jarraipen plus gisa. Era berean, frogatuta geratu da Eusko Jaurlaritzak zuzeneko soldata erantzukizuna duela.