Muñoz: “Lan osasunean gobernua ez dago patronalaren aurka ezer egiteko prest”

2010/07/09
ELAko ordezkariek manifestazioa burutu dute Bilbon lan osasunan eta segurtasunaren arloan Eusko Jaurlaritzak daraman politika salatzeko. Aurretik Itxaropen kaleko frontoian elkartu dira, Adolfo Muñoz “Txiki”, Leire Txakartegi eta Janire Domínguez, arlo honetako arduradunen hitzaldiak entzuteko.

ELAko idazkari nagusiaren iritziz prekariataren aurka ezer egiten ez den bitartean jai dago, eta arlo honetan Jaurlaritzak “paso” egin duela salatu du. Muñozek UGT eta CCOO sindikatuek lan segurtasuna finantziazio iturri bihurtu dutela adierazi du.

Erakunde publikoetako partaidetza bertan behera uztea beste erremediorik ez duela izan sindikatuak gaineratu du. “Nortasuna, borrokarako grina mantentzea ez da debaldekoa. Urtean 835.000 euro gutxiago eskuratuko ditugu gure koherentziarengatik”.

 

Adolfo Muñoz "Txiki"ren hitzaldi osoa

Leire Txakartegiren hitzaldia

Janire Domingezen hitzaldia