2000-2016

Testuingurua

XIX. mendeko azken urteek aldaketa garrantzitsuak ekarri zituzten euskal gizartera. Politika arloan , Nafarroa (1.841), Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako (1.876) Foruen deuseztatzeak egoera nahasia sortuko du. Industrial iraultzaren haserak, espainiar estatuko imigrazioaren ondorioz, biztanleriaren hazkunde nabarmena eragingo du, batez ere Bizkaian. Ezkerraldeko mehatzetan lan egitera etorriak, lan-baldintza eta bizitzeko benetako miseria eta esplotazioa jasatzen zuten, eta ideología sozialistadun lehenengo langile taldeak eratu zituzten. Hala ere, euskal langileen zati haundi batek, bere abertzaletasunaren defendatsailea zenak, ez zuen bat egin talde hauekin eta babesgabetasunetik eta estuasunetatik ihes egiteko erakunde propioaren beharrean aurkitu zen.

2000. Emakumeen Martxa Mundiala

Mundu mailako mobilizazioaren ideia Quebecen jaio eta Beijing-eko emakumeen konferentzietara eraman zen. Baina, azkenik, emakumeen aurkako bortizkeria eta txirotasunaren aurkako martxa 2000n ospatu zen.

Jesús Maria Pedrosaren erailketa

Ekainaren 4an, ETA-k Jesús Maria Pedrosa Urkiza PP-ko zinegotzia eta, 80. Hamarkadatik ELA-ko afiliatua erail zuen Durangon. ELA-k honakoa adierazi zuen: "Euskal gizartea gizarte anitza da, baina ez da gizarte banatua. Herriak, herri xeheak, pentsamoldeen gainetik, elkarbizitza egiten du eta egitasmo komunetan hartzen du parte eta horrela jarraitu nahi du. Jesús Maria Pedrosa bera dugu horren adibide garbia".

 

Elkarrizketa eta distentsioaren alde

"Euskal presoak Euskal Herrira -Por el diálogo y la distensión- Langilegoarekin bestelako gizartea" Hauek izan ziren Bilboko erakustazokan, ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean, ELA-ko 1000 koadro eta militante inguru bildu zituen itxialdi-baraualdian egindako hausnarketa-jardunaldiaren lemak.

X. Kongresua

Abenduaren 1 eta 2an, Bilbon X kongresua ospatu zen, Langileon garaia- Vamos a hacernos respetar lemapean. Sindikatuko zuzendaritzako bost kargu historikoren ordezkapenak une hunkigarria izan zen. Onartutako txostenak eta erabakiek, izaeradun eredu sindikala beresten zuten, bai eta burujabetasun demokratiko, baketsu eta izaera sozial nabarmenaren aldeko apostua ere.

 

2001

2001. Gutun Soziala

ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuetako milaka eta milaka delegatuk Euskal Legebiltzarraren aurrean burututako manifestaldian hartu zuten parte. Bertan PNV, PP eta PSE alderdiei , Gutun Soziala desnaturalizatzea egozten zitzaien, gehiengo sindikalak eta legegintzako herri ekimenak eskatutako gutxieneko errenta baino txikiagoa onartu baitzuten

Nafarroa eta euskara

ELA-k zalantzarik gabe kultur genozidiotzat jotzen du Nafarroako Gobernuaren aldeti daramaten Euskararen (Lingua Navarrorumaren) aurkako politika. Nafarroako herri administrazioetan euskararen erabilera arautzen duen UPN-ren foru-dekretua da azken erasoa: Euskarak ofizialtasun izaera galtzen du eta Ingelesa edo Frantsesa bezalako kanpoko edozein hizkuntzaren parean geratzen da.

Lan erreforma amaigabearen atal berri bat

Espainiako gobernuak, langileen eskubideei urratu ederra egiten dien lege dekretu batez itxi zuen lan erreformaren inguruko elkarrizketa. Erreformaren sakoneko estrategiak- enpresarioen botereari mugak kentzea- etapa berri bat bete zuen. Ulertezina dirudi UGT eta CCOO estatuko sindikatu bien partaidetza. Baina berriz ere egingo zuten pentsioen erreformaren eta negoziazio kolektiboaren elkarrizketa sozialean.

90. Urteurrena

ELA-k bere 90.urteurrena ekitaldi ezberdinen bitartez ospatu zuen: lehenengo egoitza egon zen lekuan plaka bat jarri zen, hitzaldiak, mintegiak? Ekitaldiak Bilboko Euskalduna Jauregian bukatu ziren, 1000 afiliatu baino gehiagori egin zitzaien omenaldi batekin. Arrazoi beragatik, urteko Negoziazio Kolektiboaren inguruko hitzaldia Eibarreko Astelena frontoian ospatu zen (diktaduraren osteko 1. eta 3. Kongresuak ospatu ziren lekuan).

Estaturik gabeko nazioen jardunaldia

Aurtengo ekainean, Montrealen, nazio-arazoaz arituko dira hurrengo sindikatuak: Quebec-eko Confederation de Sindicats Nationaux (CSN), Eskoziako Scottish Trade Union Congress (STUC), eta ELA. Partaideak bat datoz proiektu subiranista batean gizarte-ereduak duen garrantziarekin.

Lan-ezbeharrak izugarri ugaldu

Urtarriletik ekainera arte 70 pertsona hil dira lan-istripuetan. Gainera, 412 pertsonak zauri larriak jasan izan ditu, eta istripuengatik emandako baja-kopurua 39.038koa izan da. ELAk salatu du ez dela nahikoa legea aldarrikatzea. Legea indarrean sartu zela sei urte igaro badira ere, oraindik jarraitu behar dugu eskatzen enpresei betetzeko eta Administrazioari izurri hori bertatik erauzteko.

Sakabanaketa hilgarria da

Gartzelan zituzten senideak bisita egitera zindoazela Soraluzeko bi auzokide hil ziren errepidean istripuz. Hori dela-eta manifestazio bat egin zen Bilbon, “Denon artean, Euskal presoak Euskal Herrira” izenburupean. ELAk bat egin zuen deialdiarekin, zuzentasunez eta gizalegez eskatzekoa izateaz gain, euskal herritar gehienen nahia ere hori delako.

Komenientzia-banderak

Garraioko Nazioarteko Federazioak (ITF), non ELA kidetuta dagoen, kanpaina bat sustatu du, komenientzia-banderak ezabatu, itsasontziek jatorrizko herrialdeko bandera berreskuratu, eta nazioarteko gutxienezko arau batzuk errespetatzeko helburuaz.

Proposamenak Eusko Jaurlaritzarentzat

ELAk zenbait proposamen aurkeztu du eratu berri den Eusko Jaurlaritzaren programarako. Gizarte-eskumen gehienak (osasuna, hezkuntza, oinarrizko errenta...) Administrazioaren esku daudenez, zehaztasun gehiago emateko eta horretara bideratzen den gastua handitzeko eskatu dugu.

Qatarko gailurra

CIOSL eta CMTren deiei erantzunez, ELAk, beste euskal erakunde eta gizarte-mugimenduekin batera, Bilboko manifestazioan parte hartu zuen. “Justizia globalizatu, mundua ez dago salgai” lemapean, Munduko Merkataritza Antolakundeak Qatar-en egin duen gailurraren aurkako protesta egin zen.

2002

 

Porto Alegre

Batzarrak eta tailerrak burutu ziren, sindikatuek hurrengo gaien inguruan hartu behar duten jokabideaz: globalizazio neoliberala, subiranotasuna, herri indigenak, finantza-merkatuak, kanpoko zorra... ELAk “Gerrarik gabeko mundua” izeneko batzarrean hartu zuen parte, eta zituen mahaietako batean Euskal Herriaren egoeraz aritu zen.

Lizarratik Garazira

Aurtengo Aberri Eguna dela-eta, ELAk bat egin du Abertzaleen Batasunaren ekimenarekin. Ekimenaren barruan ibilaldi bat antolatu du, bi herri horiek lotzeko, oraingo esparru juridiko-politikoa gainditzeko, gure herriak etorkizuna libreki erabakitzeko aukera izan dezan mugimendu zibila antolatzeko, eta borroka armatua behingoz eta betiko bertan behera uzteko.

Bartzelonako gailurra

ELAko 1000tik gora militante joan dira Bartzelonara, Sindikatuen Europako Konfederazioaren deiari erantzunez, Europa sozialagoa egiteko, lan-eskubideei begirakoa, herrien Europa eta autodeterminazio-eskubidea onartzen duena.

“Prozesu subiranista baterako apunteak”

Agiri horren bidez Nazio Batzordeak lan-proposamen bat atera du, autodeterminazio-eskubidea onartarazteko, eta hori erabilita subiranotasuna lortzeko. Erabat biribilduta egon gabe ere, datozen urteetan erabiliko dugun tresna izango da, gogoeta egiteko, eztabaidak izateko eta gure lan-ildoa urratzeko.

E-19: Greba orokorra

ELAk, LAB eta beste erakunde batzuekin batera, greba orokorrerako deia zabaldu zuen, UGTk eta CC.OO.ek deitutakoaren bezperan, Gobernuaren lan-erreforma berriaren aurka, erreformaren ondorioz langabeen egoera are okerragoa izango baita; baina, dena dela, Estatuko sindikatuei txeke zuria eman gabe.

Etxebizitza

Manu Robles-Arangiz Fundazioak azterlan betea bezain interesgarria argitaratu du, bertan Euskal Herriko etxebizitzaren egoera jorratu du ELAko Azterlan Kabineteak.

Euskadiko Erkidegoko estatutu politikorako proposamena

Nazio Batzordeak, hasteko, ontzat eman du proposamena; izan ere, dituen prozeduraren eta helburuen izaera eta zehaztasuna kontuan izanda, erreferentzia politiko berri bat izango baita. Dena dela, akatsen bat aipatu behar izanez gero, indarrean dagoen legeria hertsiki betetzea, eta etorkizunari eusteko behar diren aliantza politikoak eta sozialak lotu gabe uztea azpimarratzekoak dira.

Fiskalitatea

EAEko, Nafarroako daturik ez dago, aberastasun-banaketaren aurtengo txostenaren arabera, aberastasuna alde guztietatik ugaldu da; gastu sozialari eta lanaren errentei dagokien pastel-zatia, ordea, murriztu egin da. Ondorioa oso argia da, sindikatuak erreibindikazio-ildotik jarraitu behar du, azken urteotan lortu diren emaitzak hobetzeko.

Adierazpen-askatasuna

ELAko mila ordezkarik hartu zuten parte “Manifestazio eskubidea denontzat: debekurik ez. Todos los proyectos, todas las ideas, todas las personas” lemapean egin zen elkarretaratzean eta ondoko manifestazioan. Helburua protesta plazaratzea zen Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren aurka, “Demokrazia Euskal Herriarentzat” manifestazioa debekatzeagatik.

 

2003

Guduaren aurka

ELAko Nazio Kontseiluak bere gain hartu du Florentziako eta Porto Alegreko Gizarte Foroek egindako deia, zeinek bere esparrutik, gerrari eta militarismoari aurre egiteko. Nazioarteko gatazkak planteamendu politiko eta demokratikoetatik konpondu behar dira. Gizartearen ardatzaren atalak hauek izan behar dira: elkartasuna, aniztasuna eta elkarrenganako begirunea.

Egunkaria itxita

Sindikatua haserre agertu zen, euskaraz argitaratzen den egunkari bakarra ixteko berria jakitean, eta adierazpen-askatasunaren aurkako erasotzat jo zuen gainera, babesgabezia eta berme demokratiko eskasak ere salatu zituen. Espetxeratuen askatasuna eskatu du ELAk, eta agertu die bere elkartasuna eta begirunea, horretarako antolatu den manifestazioarekin bat eginez.

Aparteko kongresua

ELAk bere Estatutuak aldatzeari ekingo dio, “4 x 12 = 29” antolamendu-plan berria hobeto bideratzeko. Lau federazio egongo da, lauak berdintsuak tamainan eta pisu politikoan; 12 eskualde, orain arte bezala; eta herri-batzak, guztira, ea 29 finkatzen diren –hori izango da behintzat helburua-.

 

2004

Mª Cristina hotela

Donostiako hotel horretako langileek orain arte egin den gatazkarik luzeenetariko bat burutu dute. 76 eguneko greba egin ondoren, adostasuna lortu zuten azkenean ugazabekin, Starwood nazioarteko hotel-taldeko zuzendaritzarekin alegia.

XI. Kongresua

Azaroaren 26an eta 27an egin zen Bilboko Euskalduna Jauregian. Kongresuaren protagonistak sindikatuko militanteak izan dira: ELAko egituretatik etorritako 700 lagunek, Nazio Batzordeko 36 kideekin batera, parte hartu zuten bozketetan eta eztabaidetan, ponentziak eta ebazpenak lantzen eta ateratzen.

Gure Neoliberalak

ELAk euskal erakundeen politika neoliberalak salatu ditu: pribatizazioak, azpikontratazioak, diskriminazioa, kudeaketa txarra... Argi dago gure agintariak gusturago daudela merkatu-legeen peko gizarte batean, langileen beharrizanak erantzutea helburu duen gizarte-eredu batean baino.

FCC-Basauri

Basauriko udal-eraikinak garbitzeko ardura duten FCCko ia 40 langilek mobilizazio ugari eta 9 hilabeteko greba egin dute, beren duintasuna berreskuratzeko asmoz. Laudo batez amaitu da greba, eta gura zuten soldata-igoera onartu ez bada ere, gainerako erreibindikazioak bidezkotzat jo izan dira.

Jaietan Jai

Elkarren jarraiko manifestazioak eta elkarretaratzeak egin dira jai-egunetan irekitzearen aurka, eta Eusko Jaurlaritzari 8 jai-egunetan irekitzea uzten duen bere dekretua erretiratzeko eskatzeko: “Jaietan Jai. Aquí  0”

 

2005

 

Europako Konstituzioaren Itunari EZ

ELA berehala kokatu da Europako Konstituzioaren aurka, ez baititu oinarrizko eskubideak bermatzen; herrien autodeterminazio-eskubidea nahita aipatu gabe uzten du; nagusitasuna merkatuari ematen dio, eskubide sozialei eman beharrean; eta lan- zein gizarte-arloko eskubideetan, aurrerapausoak baino, atzerapausoak ematen ditu.

Manu Robles-Arangiz Fundazioa Iparralden

Manu Robles-Arangiz Fundazioak bere burua aurkeztu du Baionan. Bertako Kordelgileen karrikan irekiko du ordezkaritza bat. Txetx Etcheverry izanen da ordezkaritza horren arduraduna. Bertan, euskal kultura sindikalaren inguruko prestakuntza-saioak, zabalkunde-lanak, argitalpenak, mintzaldiak, mintegiak eta abar antolatu eta emanen dira.

“Asaldatze demokratikoa prestatu, subiranotasuna irabazteko”

Abagune politikoa aztertzen duen agiria da. Batez ere, gure militanteen ekintzen eta gogoen orientagarri izatea du helburu, eta baita jendeari, garai erabakigarri honetan, gure pentsamoldeen berri ematea ere.

Caballito.

Euskal Herriko langile-mugimenduaren grebarik luzeena, 745 eguneko greba, egin ondoren, ELA, ESK, USO eta UTL sindikatuek akordioa sinatu zuten enpresako zuzendaritzarekin.

 

2006

 

Euskara eta lan-mundua.

ELAk bilera egin du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailekoekin lan-munduko euskararen egoera aztertzeko, eta esparru horretan hizkuntza normaltzeari begira eman daitezkeen pausoak ikusteko.

Ondare historikoa

Bahituriko ondare historikoari buruzko lege-dekretua onetsi ondoren, ELAk bere desadostasuna erakutsi du, bai espedienteak aurkezteko epe laburragatik, bai dekretua onetsi baino lehen inolako kontsultarik egin ez izateagatik. Erakunde historikoa izan arren, aipatu ere ez dute egiten dekretuan.

Bolkestein zuzentaraua geldiarazi

Euskal gehiengo sindikaleko sindikatuak (ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, HIRU, ENE, ELB eta CGT) otsailaren 14an mobilizatuko dira Bolkestein zuzentarauaren aurka. Zuzentarau horren helburua zerbitzuen liberalizazioa da Europako merkatuan, bai zerbitzu pribatuak, bai interes ekonomiko orokorrekoak —guk publikoak esaten ditugunak—.

Asier Lazkanoren heriotza

Asier Lazkano, Gernika-Durango eskualdeko Hainbat Federazioko arduraduna, hil zen; bere autoa itsasora jausi baitzen Bermeoko portuan, langileen bilera batera joan zela. Laudion, hileta-elizkizunaren ondoren, agur-omenaldia eskaini zion ELAk sindikalista abertzaleari.

LHE (Legegintzako Herri Ekimena)

ELAk —ESK eta STEE-EILAS sindikatuekin batera— Legegintzako Herri Ekimen baten aldeko kanpaina bultzatu du, proposamen jakinak eta zehatzak aurrera eramatearren zenbait arlotan, besteak beste, osasunean, menpekotasunean, etxebizitzan, hezkuntzan... Beharrezkoa da 30.000 sinadura biltzea EAEn, eta 7.000 Nafarroan.

Konponbide garaia da. Euskal Herria-Erabakia-Adostasuna

ELAk bere militanteei deitu die aipaturiko izenburuko manifestaziora joateko. Apirilaren 1ean izango da. Herriaren mobilizazioa beharrezkoa da. Hori dela-eta, egun horretan Bilbon bilduko gara Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea duela sinesten dugunok —alderdi politikoak, sindikatuak, gizarte-erakundeak eta lagunak—.

Lan-erreforma eta pentsioen erreforma

Maiatzean barrena, Espainiako Gobernuak, CEOE patronalak, eta UGT eta CC.OO. sindikatuek aipaturiko bi erreformak sinatu dituzte. Lan-erreforma beste pauso bat izan da lan-egonkortasuna hondatzeko, eta langileak merkeago kaleratzeko; pentsioen erreforma, bestalde, azken urteotako erreformen ildotik joan da, helburu bakarra pentsioen gastua gutxitzea izanik.

ELAk erakunde-harremanak hautsi ditu CEBEKekin, eta bertan behera utzi du bere partaidetza Lan Harremanen Kontseiluan.

Hormigoi eta Harrobietako sektoreko 2002ko negoziazioetan greba egin ostean, Eraikuntza eta Zuraren Federazioko bost kideri akusazio penalak egotzi zizkioten. Hori dela-eta, Nazio Batzordeak erabaki du CEBEKekiko erakunde-harremanak haustea, eta Lan Harremanen Kontseiluan duen partaidetza bertan behera uztea.

CSI

ELAk, CIOSLeko eta Lanaren Mundu Konfederazioko kide den aldetik, ordezkaritza bat bidali du CSIren eratze-kongresura. Ordezkaritza horretan idazkari nagusi Jose Elorrieta eta Nazioarteko Arloko arduradun Laura Gonzalez de Txabarri buru aritu dira.

Hauteskunde sindikalak

Urteko azken lauhilekoan hauteskunde sindikalen aldi trinkoa izan da, eta langileek ELAri eman diote berriro beren konfiantza, EAEn gehiengoa lortu baitu berriz (%40,70), eta Hego Euskal Herrian %35,98.

 

2007

Lan-ezbeharren tasa

Hego Euskal Herrian 103 langilek galdu zuten bizitza lanpostuan: 78 EAEn, eta 25 Nafarroan. Aurtengo hilabete eta erdi eskasean badaramagu 17 hildako.

AHT

ELAk sentsibilizazio-kanpaina bati ekin dio, Abiadura Handiko Trenak oraingo beharrizanak beteko ez dituela salatzeko, eta aldi berean, gizartearen itxaropenak beteko dituen tren soziala sustatzeko.

Arrasate: 16-M Negoziazio kolektiboko jardunaldia

Enpresen sindikalizazioa landu, negoziazio-esparru berriak irekitzeko dinaminak sortu, azpikontratazioari eta ezbeharrei aurre egin... gai horiek, besteak beste, aztertu zituen Negoziazio Kolektiboko arduradun Adolfo Muñozek (Txiki) 1800 ordezkariren aurrean eman zuen hitzaldian. Gero, manifestazioa egin zen Arrasateko kaleetan zehar eta MCC taldearen aurrean.

German Kortabarria

Ekainaren 19an German Kortabarriak Batzorde Eragilean duen postua utziko du, barne-arautegian ezarritakoarekin bat. Batzorde Eragilearen barruko ardurak berriz banatzeaz gain, idazkariorde nagusiaren kargua ere eskuz aldatuko da, eta aurrerantzean Adolfo Muñozentzat izango da, eta Patxi Agirrezabalak, bestalde, Komunikazio eta Prentsaren ardura hartuko du bere gain.

Gernika 10 urte

Urriaren 18an, 10 urte beteko dira Gernikako ekitaldia egin zenetik. Orduan, estatutuaren heriotzaren berri eman zen; izan ere, Estatuak gizarte-dimentsioa ukatu zion, eta gainera, ez du eskaini gure autogobernua garatzeko gutxienezko bermerik. Gaur, berriro esan behar dugu ez dagoela autogobernurik gizarte-dimentsiorik gabe, eta beharrezkoa dela indarrak batzea prozesu subiranista abiarazteko.

ELA Hobetuztik atera da

Eusko Jaurlaritzak uko egin dio etengabeko prestakuntzaren bertako eredua izateari, eta Hobetuz sukurtsal moduko bat bihurtu du, Espainiako etengabeko prestakuntzaren eredua kudeatzeko agentzia laguntzailea. Hori dela-eta, ELA eta LAB patronatu horretatik erretiratu dira.

18/98 epaia

ELAk salatu du Espainiako Estatuko botere politikoa Justizia Administrazioaz baliatu dela bere interesen alde. Indarrean dagoen PSOEren eta PPren arteko estatu-itunak uko egiten dio gure Herriari etorkizunaz demokratikoki erabakitzeko eskubidea, eta gainera, eskubide zibilak eta berme prozesalak urratzen ditu. Guk berriro ere agertzen dugu gure konpromisoa, partehartze politiko eta soziala ganoraz bilatzen dituzten ideiak eta proiektuak babesteko.

 

2008

Neoliberalen politika salatzeko kanpaina

Hego Euskal Herriko erakundeen politika neoliberalak salatzeko eta bestelako politika publikoa exijitzeko “Eurotuta daude” lelopean kanpaina zabala burutzen da urtarrila eta otsaila bitartean.

Otsailaren 15ean amaiera eman zitzaion kanpainari. Bilboko La Casillan 6000 delegatu eta militante gora biltzen dira. Ondoren manifestazio batek Bilboko kaleak zeharkatu zituen

Ilegalizazioen aurka

Nazio Batzordeak EHAK eta EAE-ANVren ilegalizazioen aurka zera adierazi zuen:...euskal esparru juridikoak jasaten duen etengabeko karruskapena salatu nahi du, berez menpekoa eta ordezkoa den markoa, hain zuzen. Karruskapen honen erakusle dira legez kanpo uzteak ere, estatuen interesen arabera onartu eta debekatzen baitira euskal hauteskunde-adierazpenak, bertako autogobernuaren erakundeei inongo babesa emateko aukera zapuzten zaiolarik.

Ehunka lagun bildu ziren otsailaren 21ean Bilboko Justizia Epaitegiaren aurrean EHAK eta EAE-ANV alderdien ilegalizazioaren aurka. ELAk Alderdien Legea indergabetzea eskatzen du, herri honetako gehiengo politikoak eta sozialak uko egiten baitio.

Askatasun sindikalaren alde

Jaurlaritzak inkisizio moduan jokatzea, askatasun sindikalaren eskubidea urratzea eta administrazioko antolakuntza burokratikoa merkataritzako enpresa handien esanetara jar izatea Euorpako Sindikatuen Konfederakundearen aurrean salatu zuen.

Apirilaren 11n, Gasteizen, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bat egin zuten, eta 2.000 langile bildu zuen manifestazioan “Por la libertad sindical. Erasorik ez” lelopean .

Maiatzaren Lehena

“Euskal Herria soziala indartzeko, langileak martxan!” hala zioen Maiatzaren Lehenerako aukeratutako leloak. Festa eta aldarrikapenak bat eginez, Jose Elorrieta, idazkari nagusiak gogor kritikatu zuen Eusko Jaurlaritzaren jokabidea enpresaburuen interesen bulego bihurtu dutela salatuz.

Faustino Orbegozo-ko langileen greba luzea

Erresidentzietako langileak borrokara jo zuten. Rehavital, Ariznabarra edota Faustino Orbegozoko langileok pribatizazioaren aurka eta lan duinaren alde, denbora luzeko grebak jarri dituzte martxan. Kasu guzietan Administrazioak beste aldera begira jarri dira.

EAEko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialetik ateratzen da ELA

EAEko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialean bere partaidetza etetea erabaki du ELAK, patronalak ez duelako onartzen langileei eragiten dieten politikak eztabaidatzea, eta erakundeek ez dutelako interesik KESek eman ditzakeen iritzietan.

XII. Kongresurako Batzorde Eragilearen proposamena

Nazio Batzordeak ekainaren 6an eginiko bileran luzatu zuen Batzorde Eragilea osatuko duten pertsona eta funtzioen proposamena, Azaroaren 26 eta 27an Bilbon ospatuko den XII. Kongresuan, “Langileekin” lelopean, aukeratu beharko dute bertan izango diren 736 ordezkariek.

Frankismoan hildakoen memoria berreskuratu

Irailaren 26an, frankismoaren ikurra den “Monumento a los Caídos” aurrean, memoria berreskuratu eta osatzea justiziako eginbeharra dela aitortzeko egin zen ekitaldia. ELAk, ikastoletan, lantegietan, baserritan...askatasuna eta justiziaren alde borrokatzeagatik hilak izan ziren lekukoa jaso nahi du.

2009ko negoziazio kolektiboa

2009ko negoziazio kolektiboa prestatzeko hasiera ekitaldia egin zen urriaren 7an Bilboko Arriaga antzokian. Jardunaldia egun horretarako Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak deitutako Lan Duinaren Nazioarteko egunaren baitan kokatzen da, eta leloa, “Langileak garelako, lan duina bizitza duinerako” izan zen.

Egoera politikoaren hausnarketa

Egoera politikoaren hausnarketa jasotzen duen “Indarrak bildu burujabetza irabazteko” dokumentua aurkeztu zuen urriaren 23an Ainhize-Monjelosen egindako Nazio Kontseiluan. Irailean hamar urte bete ziren Lizarra-Garaziko hitzarmena adostu zenetik, eta sindikatuak urtemuga hori hartu du bere hausnarketa gaurkotu eta plazaratzeko.

ELAk azaroaren 26tik 27ra Bilboko Euskalduna Jauregian egin zuen XII. Kongresu Konfederala mugarria izan zen gure sindikatuarentzat. Azken 20 urteetan idazkari nagusia izan den Jose Elorrietaren erretiroarekin, 1976. urtean Eubako kongresuan sindikatuaren gidaritza hartu zuen belaunaldiaren azken ordezkariari agur esan zitzaion. Kongresuan parte hartu zuten delegatuek babes zabala eman zioten Batzorde Eragileak aurkeztu zuen datozen urteetako lan ildoa markazten duen ponentzia eta ebazpenei, eta Batzorde Eragilea osatzeko hautagai-zerrendari. Adolfo Muñoz “Txiki” izendatu zuten idazkari nagusi berria bozen %91,22ko babesarekin.

 

2009

 

Laborantza Ganbara

2009ko Urtarrila: ELAko 300 kide izan ziren Baionako epaitegiaren aurrean Euskal Herriko Laborantza Ganbarari eta Mixel Berhocoirigoini elkartasuna adierazten.

Aberastasuna Banatuz

2009ko Otsaila: “aberastasuna banatu” kanpainari ekiten dio ELAk. XII. Kongresuan erabakitakoari helduaz, aberastasunaren banaketa modu justuan  aldeko kanpaina abian jarri du ELAk. Egitarau zabalarekin, formakuntza trinkoa delegatuentzat martxan jartzen da eta otsaila/martxoa bitartean garatzen da.

Maiatzaren Lehena

2009ko Maiatzak 1: “Borroka bidean” lelopean ospatu zen aurtengoa. Langileon indarrak batzen ari ginen Maiatzaren 21eko Greba Orokorra ate joka bait zegoen

Greba Orokorra

2009ko Maiatzaren 21: Lanuztea zapuzteko hitzarturik ahalegindu dira botere politiko, ekonomiko, sozial eta makina hedabideen bitarteko guztien gainetik, langile klaseak erakustaldi ederra eman du.. Nafarroako Tuteratik Bizkaiko Soduperaino eta Gipuzkoako Irundik Arabako Oionera bazter guztietan greba ikusgarria izan da eta eguerdiko lau hiriburuetako manifestazio jendetsuek edozein propaganda faltsua agerian utzi dute.

Batzorde Eragilean aldaketa

Uztailak 2: Arrazoi pertsonalak direla eta berak eskaturik Alazne Alonsok Batzorde Eragilea utzi du eta bere ordez Amaia Aierbe sartu da ez ohiko Nazio Kontseilua egin ondoren: Leire Txakartegik hartuko ditu Alaznek utzitako ardurak (Genero Politikak eta Lan Osasuna) eta Amaia Aierbek aldiz Zerbitzu Juridikoetako  arduraduna izango da.

UNED-eko ikastaroa

Uztailak 2/3. Sindikalgintzari atxikitutako gaiak jorratzen ditugu urtero egiten dugun UNEDeko mintegietan. “Elkarrizketa soziala” delakoa izan dugu hizpide eta gure artean izan ziren, besteak beste, Juan Torres Lopez Sevillako Unibertsitatean Ekonomia Katedraduna eta Norvegiatik etorritako sindikalista, Asbjorn Wahl.

Lan duinaren nazioarteko eguna

Urriak 7: Lan duinaren nazioarteko eguna ospatuz, ELAk bere militantzia biltzen du Bilboko La Casillan, negoziazio kolektiboa, gizarte eredua, “elkarrizketa soziala” eta bere lehentasunak ezartzeko. 4.000tik gorako militanteak biltzen dira. Ondoren manifestaldi koloretsu batek Bilboko Gran Via zeharkatzen du EREen inguruan pankarta ugari daudelarik.

"Askatasunaren alde, eskubide guztiak guztiontzat" lemapean manifestazioa

Urriaren 17an. Gehiengo sindikalarekin bat eginez jendetza bildu zen Donostiako kaleetan irtenbide demokratikoak exijituz “Askatasunaren alde, eskubide guztiak guztiontzat” lelopean eta astean zehar ezker abertzaleko hainbat kideen atxiloketak salatzeko

"Estatu arrazoia indargabetu" hausnarketa

Urriaren 22an, Nazio Batzordeak eginiko hausnarketa kaleratu zuen “Estatu arrazoia indargabetu” izenarekin. Dokumentu honetan ELAk, maiz egiten duen bezala, errealitate politikoaren irakurketa propioa eguneratu eta gizarteratzen du.

Memoria historikoa berreskuratu

Azaroak 6. Nafarroako Lodosan memoria historikoa berreskuratzeko eginiko ekitaldia hunkigarria izan zen. Sufrimendua jasan zutenen memoria gure memoria ere bada, gurea egitea erabaki dugulako. Memoria ahaztezina, Nafarroako landa zabalek ez dute mugarik izango haien oroitzapena eta ideiak present izan ditzagun

 

2010

Demikrazia erakunde publikoetan

Urtarrilaren 25a.  Nazio Batzordeak “Demokrazia oztopoa da proiektu neoliberal eta zentralistarako; botere publikoen gehiegikeria geldiarazi behar dugu”.Ebazpen honekin ELAk Patxi Lopez lehendakariaren bi dekreturi buruzko iritzia plazaratu nahi izan du. Lan Harremanen Kontseiluko eta  Gizarte Arazoetarako  Batzordeko kideak izendatu ditu gehiengo sindikala baztertu eta era antidemokratiko batean gutxiengoari gehiengoa eman dio.

 

ELA Laborantza Ganbararekin

Otsailaren 19.a Adolfo Muñoz “Txiki”, idazkari nagusiak Pauko epaitegiaren aurrean egin zen elkarretaratzean parte hartu zuen. Euskal Herriko Laborantza Ganberari elkartasuna adierazi asmoz ehunka pertsona elkartu zen otsailaren 18an Pauko auzitegiaren inguruetan, hauen artean ELAko hainbat kide.

 

Sabeco-n akordioa

Otsailaren 22a. Errenteriako SABECO-ko langileak, 16 egunetako grebaren ostean, elikadura arloko lan hitzarmenaren aplikazioa lortzen dute.

Gehiengo sindikala “Egunkaria Libre” kanpainan

Otsailaren 12a.Gehiengo sindikalak deituta protesta ekintza egin da Egunkaria auziko auzipetuen alde.ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuen babesa eta sostengua izan zuen. bilkura Arriaga plazan izan zen, eta ehunka lagun bildu ziren

Erreformak salatuz lehen manifestazioak

Erreformen aurrean eta honek ekarriko dituzten murrizketen aurka, gehiengo sindikalak antolatutako mobilizazio kanpaina martxoaren 2an hasi zen Gasteizen eta martxoaren 27rako manifestazioak izango dira Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñan. Kanpaina honetan 132.000 sinadura bildu dira  sindikatuak aurkeztutako dekalogoa babesteko

Martxoak 8ko manifestazioetan prekarietatea salatu zen

Martxoaren 8a. ELA, LAB,ESK, STEE-EILAS-EHNE eta Hiru sindikatuetako ordezkariek mobilizazioak elkarrekin egin zituzten Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñean. "Prekarietatearen aurrean emakumeok eredu berri bat" izan zen aukeratutako leloa.

“Inoiz baino gehiago sindikatua” lemapean Maiatzaren 1goa

Maiatzaren 1goa. 10.000 pertsonek baino gehiagok parte hartu zuten Bilbon Maiatzaren Leheneko manifestazioan. “Inoiz baino gehiago sindikatua” lemapean burutu zen ekitaldian, Adolfo Muñozek, “Txiki”, sindikalismoaren beharra aldarrikatu du eta lan erreformak sindikatuen eremurik ahulenetara eraman nahi duela negoziazio kolektiboa salatu zuen.

Soldaten murrizketen aurka greba arlo publikoan

Maiatzaren 25a. Euskal Herriko gehiengo sindikalak oso balorazio positiboa egiten zuen hiriburuetako manifestazioetan 17.000 pertsonatik gora parte hartu izana.

Hego Euskal Herriko arlo publikoan deituriko grebak jarraipen zabala izan zuen sektore ezberdinetan. EAE eragin nabarmena izan zuen grebak eta Nafarroan, eragin apalagoa izan zuen arren, oso esanguratsua izan zen jarraipena.

Lan erreformaren aurkako greba arrakastatsua

Maiatzaren 29a.Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Donostiako kaleak lepo bete ziren lan erreformaren aurka protestatzeko. Era berean, greba orokorrak erantzun zalaba izan zuen, batipat, arlo industrialean.

ELA eta Galiziako CIG Madrileko parlamentuan

ELA eta CIG, Galizako sindikatua, Madrilgo Parlamentuan uztailaren 21ean izan ziren lan erreformaren inguruan duten kontrako jarrera azaltzeko. Bilerara EAJ, NaBai, BNG, CiU eta PSOE alderdietako ordezkariek izan ziren. IUko ordezkaritza bat ere parte hartzekoa zen, baina azken orduan ezin izan zuten joan

ETAren komunikatuaren balorazioa

Irailaren 5a.ELAko Batzorde Eragileak bihar balorazio positiboa egin ETAk irailaren 5ean publiko egin zuen komunikatuaren aurrean. ELAk zioen ekintza armatuak ez burutzeko ETAk hartu zuen erabakia. guztiz beharrezkoa eta desiragarria zela eta erabakia behin betikoa bihur dadin eta e  Bruselasko Adierazpenean jasotakoak ildoak jarraitu behar zituela erakunde armatuak, adierazi zuen ELAk..

Manifestazioa Bruselan

Irailaren 29a.Europako Sindikatuen Konfederazioak deituta irailaren 29a Europako Ekintza Eguna izan zen. Ehunka mila langile elkarretaratu ziren Europako hainbat herrialdeetan deitutako protestetan. Eguneko ekitaldi nagusia Bruselasen egin zen; manifestazio erraldoi batek Europa osotik joandako milaka eta milaka langile bildu zituen.

Orotara, 30 herrialdetako 50 sindikatutako ordezkariak elkartu ziren. ELAk ere ordezkaritza zabala bidali zuen Bruselasera.

Gipuzkoako metalgintza alorreko lan hitzarmena

Urriaren 28a. ELA eta LAB sindikatuek akordioa lortu zuten Adegi patronalarekin Gipuzkoako metalaren hitzarmenaren inguruan. Zazpi egunetako grebaren ostean lortutako akordioak gaur egungo Gipuzkoako Metaleko Hitzarmenaren eduki guztien errespetua jasotzen zuen, inolako atzerapenik gabe,

Ariznabarra zahar-etxeko akordioa

Abenduaren 17a.34 hilabeteko grebaren ondoren akordiora iritsi ziren Gasteizko Ariznabarra zahar-etxeko lan batzordea eta Mafre-Quavitae, hirugarren adineko erresidentziako administrazioa bereganatu duena.

Beharrezkoak izan ziren hainbat mobilizazio eta ia hiru urte akordio batera heltzeko. Denbora honetan,  zahar-etxearen jabea den Arabako Diputazioak uko egin zion bere ardurari eta ez zuen inolako bilerarik egin langileen ordezkariekin.

 

2011

 

Greba orokorra, pentsio-murrizketen aurka.

Urtarrilaren 27an euskal gehiengo sindikalak greba orokorrera deitu zuen, pentsioen erreformari aurka egitearren, ondorio txarrak ekartzen baititu: erretiro-adina 67 urtera arte atzeratzea, pentsioa eskuratzea atzeratzeko edo galarazteko neurriak, eta pentsioen zenbatekoa txikiagotzea.

ELAk ordezkaritza osoaren %40 lortu.

Hauteskunde sindikalen aldi trinkoko lehen fasea amaitu ondoren (abenduak 31), ELAk ordezkaritzaren %40,33 lortu zuen; hurrengo postuan, baina tartean alde ederra utzita, CCOO %20,01arekin; gero LAB %16,24; eta azkenik UGT %13,02.

Sindikatuaren Mendeurrenaren Ekitaldiak aurkeztea.

ELAk aurten mendeurrena bete eta ospatu du. Hori dela-eta, erakustaldiak, hitzaldiak, mintegiak eta argitalpenak antolatu dira. Ekitaldi nagusia Bilboko Miribilla kiroldegian izan da.  Ekitaldi horien bidez gure aurrekoen lan gogorra eman nahi izan da jakitera; eta beste helburu bat adorea hartzea ere izan da, zeren etorkizunak ekarriko omen dizkigun erronkak ez dira makalak izango.

Nazio Batzordeak ebazpen bat aurkeztu du, negoziazio kolektiboaz.

Negoziazio kolektiboaren erreforma heltzear zegoenez, ELAren Nazio Batzordeak ebazpen bat eman zuen jakitera otsailaren 21ean, negoziazio kolektiboaren eskubidea Hego Euskal Herrirako eskatuz, eta soldaten beherakada eta langileriaren pobretzea salatuz.

Madrilgo manifestazioa, Euskadin negoziatzeko eskubidearen alde.

Euskal gehiengo sindikaleko eta Galiziako CIG sindikatuko 5.000tik gora langile atera ziren manifestazioan Madrilen apirilaren 5ean, gure lan- eta gizarte-baldintzak negoziatzeko eskubidea aldarrikatzeko, eta pentsioen eta negoziazio kolektiboaren erreformak langileengan piztu duen sumindura agertzeko.

2011ko Aberri Eguna.

Aberri Egunari begira, ELAk, oraingo abagunea aztertu ondoren, berritu du bere konpromisoa lankidetzan aritzeko, gizarte-, sindikatu- eta politika-arloetan, Euskal Herri bateratuago, askeago eta zuzenago baten alde.

35 eguneko greba, eskola-jantokietan.

35 eguneko greba egin ostean, eskola-jantokietako langileek akordio garrantzitsu bat lortu dute. Aurrerapauso nabaria izan da hain gogoko duten parekatzea lortzeko bidean. Borroka sindikalari esker, hasiera batean borondatez egiten zen lan hura duintasunez erregulatu da.

Eraberritze sindikala eztabaidagai.

“Eraberritze sindikalerako baliabideak, gaitasunak eta zilegitasun berriak” izan da udako ikastaroen gai nagusia. Ikastaro horiek Mendeurrenaren programaren barrukoak izan dira, eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolatu ditu, Bergarako UNEDekin batera, ekainaren 9an eta 10ean Bilboko Alhondigan.

Mendeurrenaren Ekitaldi Nagusia.

Ekainaren 11n —larunbata— burutu zen mendeurrenaren ekitaldi nagusia Bilboko Miribilla auzoko kiroldegian. Ekitaldi hartara 3.000 lagun baino gehiago bildu ziren. ELAko kideak omentzeko izan zen batik bat; baina, bide batez, etorkizuneko erronkei begiratu genien, gure jendeari eskerrona agertu, eta ELAren proiektuan sinesteko gogoa biziberritu.

Donostiako manifestazioa, negoziazio kolektiboaren erreformaren aurka.

Ekainaren 23an —osteguna— Donostiako Jose Antonio Gasca kiroldegian euskal gehiengo sindikaleko 2.000tik gora ordezkari bildu ziren, gero manifestazioan joateko, eta horrela Estatuko Gobernuak dekretu bidez onetsitako negoziazio kolektiboaren erreformagatik protestatzeko.

Kutxak bategitearen aurkako agiria.

Ekainaren 29an ELAk eta LABek baterako agiria atera zuten, BBKko, Kutxako eta Vitaleko administrazio-kontseiluek adosturiko bategiteari buruz. Bankarizazioak, hau da aurrezki-kutxa publikoak banku pribatu bihurtzeak, haustura dakar bere baitan; izan ere,  erakunde horiek jatorritik zituzten helburu sozial eta publikoak neurri handi batez hautsi dira.

Mendeurrenaren Adierazpena.

ELAren Estatutuak onetsi zirenetik (1911ko uztailak 23) 100 urteko mugarri deigarria gainditu denez, adierazpen bat eman da argitara, “Erronka onartu” izenburu pean, non sindikatuak bere jendearekin dituen konpromisoak eta baloreak berretsi dituen —sindikatu abertzalea eta klasekoa—.

Fiskalitate zuzenago baten alde.

ELAk oraingo egoeraren diagnostikoa egin du; eta justizian, elkartasunean eta demokrazian gehiago oinarritzen den gizartea lortze aldera proposamen-sorta bat aurkeztu die EAEko aldundiei eta Nafarroako Gobernuari, alegia, maiatzeko hauteskundeen ondorioz sorturiko erakunde berriei.

Negoziazio kolektiboa bultzatu.

Urtero bezala, urriaren 7an ELAko ordezkariek gainezka egin zuten Gasteizko Ogeta frontoia, gero eta hurbilago dagoen negoziazio kolektiboko garaia prestatzearren.

ELA, Aieteko Bake Konferentzian.

ELAk Nazioarteko Bake Konferentzian hartu zuen parte. Konferentzia Donostiako Aiete Jauregian izan zen, eta bakerako bidea urratzea zuen helburu. Adolfo Muñoz “Txiki”ren hitzaldian bitartekarien lana goraipatu zen.

EAEko eta Nafarroako aurrekontuetan egindako murrizketak salatu.

EAEko eta Nafarroako 2012ko aurrekontuen aurreproiektuak urriaren azken astean onetsi ziren. Aurrekontu bietan murrizketa handiak egin dira gizarte-dirusailetan; horietako bat herri-langileen soldatak izoztea izanik. ELAren iritziz, politika horiek langabezia, eta krisia, areagotuko dute.

ELAk txalotu du ETAren borroka armatuaren amaiera.

ETAren urriaren 20ko jakinarazpena, jarduera armatua bertan behera uztearen berri ematen duena, albiste ezin hobea izan da ELArentzat. ELAk oso gogoan ditu bortizkeriaren atzaparkadak pairatu dituzten biktima guztiak, eta bereziki ELAkideak.   Gainera, Aieteko Adierazpenaren ildotik urratsak egiteko eskatzen die alderdi eragileei, prozesuak atzera egiterik izan ez dezan.

Mendeurrenaren ospakizuna Nafarroan.

ELAren Mendeurrena Nafarroan ospatzeko ekitaldi nagusia azaroaren 11n izan zen Barañain Auditoriumean. Han gure lankide zaharrak omendu genituen: Luis Santesteban (96 urte) eta Jose Luis Garcia-Falces (91 urte). ELAko Nafarroako arduradun Mitxel Lakuntzak azpimarratu zuenez, orain inoiz baino arrazoi gehiago dago gure ametsetako Nafarroa zuzen eta solidario horren alde egiteko.

Fiskalitate zuzenago baten aldeko mobilizazioak.

Azaroaren 28an, 29an eta 30ean mobilizazioak egin ziren EAEn, krisiaren eraginez babes gabeen geratu direnen aldeko politika fiskala eskatuz. Izan ere, politika fiskala giltzarria da krisitik ateratzeko, eta mobilizazioen helburua gizarte osoari gure proposamenak helarazten saiatzea da.

Gizalan eta Hainbat federazioen kongresuak.

ELA osatzen duten lau federazioetako bik kongresua egin dute aurten. ELA-Gizalanek azaroaren 24an egin zuen Barakaldoko BECen. Han, batzorde iraunkor berriko kideak eta idazkari nagusia —Igor Eizagirre— hautatu zituzten. Bestalde, ELA-Hainbatek bere III Kongresua abenduaren 1ean egin zuen Donostian, eta Luis Fernandez hautatu zuten idazkari nagusi. 

2012

 

Jai egunetan, denok jai!

Jai egunetan, denok jai! Kanpainak jarraipena izan zuen urteko lehen egunetan. Urtarrilaren 8an Merkatalgogko hainbat langile eta ordezkari, merkatal txikietako nagusiekin manifestazioa burutu zuten Bilboko kaletan zehar arrakasta haundiarekin. Aisealdia guztientzat, enplegua eta merkatal txikiaren defentsa dira helburu nagusiak. Ekintza hau oztopatzeko, Azkuna alkateak bidalitako poliziaren presentzia nabarmendu zen.

Urtarrilaren 25ean Mutualitaeen gehiegikeriak salatzen

Urtarrilaren 25ean Bilboko Campos Antzokian mutualitateek ematen dituzten zerbitzuak gero eta okerragoak direla eta langileen osasuna arriskuan jartzen dutela salatu zen. Gainera enpresarioen elkargoek kudeatu eta izendatzen dituzte mutualitateen zuzendaritza taldeak. Lehentasuna beraien negozio pribatuari emanez eta legez dagokion eginkizun publikoa alboratuz.

Otsailaren 25ean manifestaziio nazionala.

Otsailaren 4an murrizketen aurka eta bestelako gizarte politiken alde, gehiengo sindikalak eta hainbat eragile sozialak deituriko manifestazioa, egualdiaren poderioz otsailaren 25era atzeratu behar izan zen. 20.000 pertsonatik gora hartu zuten parte, martxoaren 29an aurrikusitako greba orokorraren atarian.

Espainiako Kongresuan lan erreforma atzera botatzeko.

Martxoaren 15ean, ELA eta Gaizako CIG sindikatuak, idazkari nagusien eskutik, Madrilgo Parlamentura joan ziren lan erreformaren aurkako argudioak eta greba orokorraren arrazoiak azaltzeko alderdi ezberdinetako (PSOE, IU-Izquierda Plural, CiU, Amaiur, Geroa Bai, BNG, Coalici´´on canaria eta Compromis) ordezkarien aurrean.

M-29. Greba Orokorra.

Gehiengo sindikalak eta beste hainbat eragile sozialak deituriko greba orokorra izugarria izan zen. Lanuzte ikaragarria, herriak geldituta, eta herritarrok mobilizatuta: borobila, emaitza ezin hobea.

Grebaren jarraipeneko datuak ukaezinak izan ziren, eta behingoz inork ez zuen jarri salantzan, langileak eta herriak emandako erantzuna.

Maiatza 1a.

10.000 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte manifestazioan “Ezinbestez sindikatua,. Más que nunca” lelopean, sindikatua dela neoliberalismoaren aurkako babes bakarra adierazi izan nahi du. Euskal Herriko administrazioei Madriletik inposatu nahi dituzten neurriak hemen ez aplikatzea eta mobilizazioak direla bidea aldarrikatu zen.

Zerbitzu Publikoen borroka.

Hiru urte inguruko epealdian, egundoko erasoa ezagutu du zerbitzu publikoak, eta batera enplegatu publikoen lan baldintzak eta eskubideak murriztu dituzte: soldatak murriztu edo izoztu, lan eskaintza publikoak bertan bera utzi, ordezkapenak bete gabe... Zerbitzu publikoak umezurtz uzteko helburuarekin, interes pribatuen alde. ELA eta STEE-EILASek maiatzan 31rako greba orokorrera deitu zutenNafarroan eta mobilizazio eguna EAEn.

Economía verde? Etekin haundiak, ingurumenaren kontura

Hau izan zen ekainaren 5ean urteko ekintza formatiboen barnean eta ingurumenaren egunean kokatuz emandako hitzaldia.Esther Vivas, Yayo Herrero, Adrian Kempf eta Ainhara Plazaola izan ziren hizlariak eta egungo gizarte kontsumistaren arriskuak eta dauzkan alternatibak azaldu zituzten, krisi ekologikoaren irteera soilik antikapitalista izan liteke. Ondoren,Iberdrola dorrearen aurrean elkrreratzea izan zen. 

Berriro ere, Madrilen

Ekainaren 8an, Galizako CIGrekin batera salaketa jarri zuten Madrilen gobernuetako arduradun politiko eta Espainiako Bankuko Gobernadorearen aurka, espainiar estatuak bizi duen finantza egoeran izan duten eratzukizunagatik.

ELA eta Bizi! Elkarlanean

ELA eta Bizi!ko ordezkaritzak proposamen bateratuak eraman zituzten ekainaren 20tik 22ra Rio de Janeiro Ingurumena eta Garapen Jasangarriaren ingurko Nazio Batuen Erakundearen Goibileran, RIO+20 bezala ezagutua. Gainera, bi erakundeek ere parte hartuko dute Justizia Soziala eta Ingurumen Justiziaren aldeko Herrien Goi Bileran. 

Adolfo Muñoz “Txiki” LAB sindikatuaren VIII. Kongresuan

Ekainaren 21 eta 22an LAB sindikatuak bere VIII. Kongresua ospatu zen. Txikik, zera azpimarratu zuen: Burujabetzaren ikuspuntutik arlo soziala ez dela iniz izan gaur bezain garrantzitsua , euskal sindikalismoaren aliantzaren beharra, defenditzen den esparru sindikal, sozail eta politikoan lan egiteko. “Lehen beharrezkoa zen, orain, ezinbestekoa” azpimarratu zuen.

Espainiako Gobernuaren neurri berriak

Uztailaren 11n Mariano Rajoy Espainiako gobernuburua Diputatuen kongresuan agertu zen berehalako neurri batzuen berri emateko. Hauen xedea, aurrekontuen doikuntza egin eta azken Europar Kontseiluan hartutako erabakiak betetzea. Zalantzarik gabe, murrizketa berri hauek txirotze orokortu bat ekarriko dute

UNED- Bergararekin elkarlanean

Uztailaren 4 eta 5ean, Donostian, ohiko mintegia antolatu zuten Manu Robles-Arangiz Insitutua Fundazioak eta Bergarako UNEDek. Egungo egoeraren diagnostikoa eta alternatibak izan ziren hizpide, baina zorrari buruzko Eric Toussaint-en pionentzia izan zen txalotuena. Bere hitzetan zorraren zati haundi bat legez kanpokoa da eta bertan behera utzi beharko litzateke.

Sententzia garrantzitsua

Euskal Herriko Justizia Gorengo Epaitegiak, ELAri arrazoia eman eta balio gabe utzi zituen Koyo enpresan egindako kaleraketak, ELAren askatasun sindikala urratzeagatik. Lan erreformak sortutako malgutasunaren aurrean sententzia honek atzetik etorriko diren beste batzuei bidea zabalduko die (Laminados Arregi, Corrugados...)

I-26 Greba Orokorra

Uztailean espainiako Gobernuak iragarritako eraso berrairi erantzuteko eta Hego Euskal Herriko administrazioak ez ditzatela bete murrisketa hauek eta atzera bota ditzatela orain arte inposatuak, intsuniso politikoak bihurtuz, ELA,LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN eta CNT sindikatuek eta hamarnaka gizarte-eragileaek greba orokorra deitzen dute irailaren 26rako.

Lehendakari hautagaiei galdeketa

Urriaren 27an ospatu ziren Euskal Lege Biltzarrerako hauteskundeak. ELAk lehendakari hautagaiei, kanpainatik at, zehaztasunak eta konpromisoak eskatu ditu egingo duten politikei buruz. Horretarako, bere proposamenak azalduz gain, hautagaiei bilera bat eskatu zitzaien.

Negoziazio Kolektiboa prestatzen

Azken urtetan,urriaren 7an, Nazioarteko Lan Duinaren Eguna ospatzen da. ELAk egun hau Negoziazio Kolektiboaren egoeraren hausnarketarako erabili ohi du. Gehiago, emandako erreformaren ondorioz, orain arte ezagututako Negoziazio Kolektiboa kolokan jarri eta desagertzear dagoenean. Lan baldintzaren suntsiketaren aurka antolatzea eta borrokatzea besterik ez da gelditzen.

Formazioa

Urtarrilaren 23 eta 24an, Bilbon, eta “Lankidetu” lelopean, ospatuko den XIII. Kongresuaren prestaketan murgilduta, 2.300 ordezkarientzat, 100 ikastaroatik gora antolatu dira, ponentziaren aurkezpena, eztabaida eta, ala bada, enmendakinak prestatzeko. 

Etengabeko mobilizazioak

Azaroaren azken astean eta eragile soazial eta sindiktuak osatutako plataformaren ajendarekin jarraituz milaka pertsonak hartu dute parte enplegu duina eta eskubide sozialen aldeko martxan. Bilbo, Gasteiz eta Donostian, azaroaren 30ean, arratsalde-gauean egindako manifestazioetan 10.ooo pertsona baino gehiagok hartu zuten parte, “Euskal Herria martxan” kanpainari bukera emateko.

Nazioarteko Inmigrantearen Eguna

Denok gara langile klasea. Diskriminaziorik ez” izan zen Eduardo Ruiz Vieytez-ek, EHU-UPVko paraninfoan egindako hitzaldiaren izenburua. Krisi garaietan jarrera xenofoboak gehitzen direla eta sindikalgintzari dagokion inplikazioa azaldu zuen.

 

2013

XIII. Kongresu Konfederala

Urtarrilaren 23an eta 24an Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu da sindikatuaren XIII. Kongresua. Kongresu honek agerian utzi du sindikatuaren osasun bikaina eta etorkizunari begira dagoen barne kohesioa. Nazio Batzordeak proposaturiko Batzorde Eragilearen zerrendak % 89,81 delegatuen aldeko botoak lortu zituen.

Fiskalitatea

Otsailean, 2.000 ordezkaritik gora hartu zituzten Gasteizko kaleak. Zerga politika justua exijitu zuten, ezinezkoa delako politika sozialik egin egungo fiskalitate eredua erabat aldatu gabe. Administrazioek gero eta gutxiago biltzen dituzte eta gehienetan honekin justifikatzen dituzte gero egiten dituzten murrizketak.

LOMCE

Hego Euskal Herriko hiriburuak, ELA, LAB eta STEE/EILASek LOMCE legearen aurkako manifestazioen lekuko izan ziren “Euskal Herrian geure hezkuntza! “ lelopean. Ez da izango urtean zehar eginiko azkena, urriaren 12an manifestazio nazionala izan zen Bilbon eta.

Gizarte eta ekonomi eredu berria

Martxoaren 16an beste sindikatu eta gizarte eragile ezberdinekin batera Euskal Herrian lan eta eskubide sozial duinak aldarrikatu zuen ELAk Bilboko Jesusen bihotzetik atera zen manifestazio erraldoian.

Aberri Eguna

Urtero egin ohi duen moduan, ELAk Aberri Eguna baliatu nahi du egoera politikoaren inguruko gogoeta egiteko. Azpimarratu nahi izan zena zera da: Praktika neoliberalak oztopo direla aliantza soberanista zabalak eratzeko. Aurten bereziki zoriondu zuen Enbata mugimenduaren eskutik Iparraldean eginiko Itsasuko Adierazpena bere 50.urte mugan.

Borroka bidean

Adibide asko daude urtean zehar langileen borrokak azaleratzeko. Huyck Wangner (Perot) Nazioarteko enpresa alemanari aurre egin eta borroka Alemaniaraino eraman zuten bertako langileak, kaleratze baldintzak ezin hobeak lortuz. Gipuzkoako pertsona nagusien erresidentzietako langileen erantzuna Adegik ezarritako erronkaren aurrean ere izugarria izan zen, azkenean hitzarmena lortu artean.

Maiatzaren 1a.

Maiatzaren Lehenean “Eskubide sozialen alde” lelopean hilaren bukaeran deitutako Greba Orokorraren atarikoa bihurtu zen. Festa eta aldarrikapena uztartu, aspaldiko lagun zaharrak berrikusi, ...langile klasearen harrotasuna agertzeko egun berezia.

Maiatzaren 30.

Maiatzaren 30, ELA, LAB, STEE-EILAS, Hiru, EHNE, CNT, CGT, eta hainbat gizarte-elkartek deituak Euskal Herriko langileria, berriro ere, kalera atera zen inposatzen dizkiguten murrizketa eta txirotzearen aurka borrokatzeko.

Negoziazio Kolektiboa

Lan erreforma lantokitik kanpo ateratzea izan da 2013ko negoziazio kolektiboaren helburua. Legearen eragina saihesteko, enpresaren esparrua borroka toki bihurtuz, 100 hitzarmen baino gehiago sinatu ziren ekainaren erdi alderako.

Antolakuntza

Lan munduko joko arauak aldatu dira eta sindikatuaren egitura ere egokitu behar da premi berrien aurrean. Kongresutik zetorren hausnarketak berrantolaketa berri batera eramaten gaitu: lau federazioen ordez, hiru izango dira hemendik aurrera: Industria eta Eraikuntza, Zerbitzuak eta Gizalan. Horretarako ez ohiko kongresuak ospatu dira uztailaren hasieran.

Herrira

Irailaren 30ean Espainiako Auzitegi Nazionalak Herrira elkartearen 18 kide atxilotzeko agindua eman zuen. ELAk gogor salatu nahi du Herrira-ren kontrako operazio hau presoen eskubideen defentsa eta lan horretan dabilen jendea kriminalizatu nahi dituztelako.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna

Urriaren 5ean Euskal Herriko Mugimendu Sozial eta Sindikalen III Asanblada Nazional izan zen Donostian. Ehun lagun baino gehiago elkartu ziren, 37 eragileren izenean, ELA tartean.

Alternatiba

Urriaren 6an “Alternatiba herrixka” izan zen Baionan, “Elkarrekin, mundu hobe bat eraiki dezagun, erronka klimatikoari aurre eginez!” lelopean. ELAk ere bat egin du ekimenarekin bere laguntza eta sostengua emanaz

Mobilizazio astea

Patronalak negoziazio kolektiboaren inguruan daukan jarrera arduragabea eta hitzarmenak

ez direla pribilegioa salatzeko, urriko 21etik 25ra mobilizazio astea deitu du sindikatuak. Antolatzea eta borroka ezinbestekoak dira pairatzen ari garan egoera gainditu eta erreformaren aurka blindatzeko.

Koxka

2009an ELAn afiliatutako kaleratutako 26 langile, Koxka nafar enpresak berriro ere onartzea behartu du Auzitegi Gorenak. Irabazteko lehenik borrokatu behar da.

ILP-LHE

Azpikontratetako langileen eskubideen alde ELAk Legegintzako herri-ekimena aurkeztu zuen urriaren 23an Eusko Legebiltzarrean. Helburua argitaratzen diren baldintza-orri guztietan gizarte-klausulak legez jaso behar izatea. Lau hilabetetan 30.000 sinadura bildu beharko lirateke. 

Aurrekontuak

Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuen aurrekontuak zein fiskalitate eredua duten aztertzeko jardunaldi bat burutu zuen ELAK abenduaren 18an Iruñean. Aurrekontu hauek langabezia eta pobrezia handitzea besterik ez dute eragingo, murrizketa beterik bai datoz, eta diru gehiago bideratzen da zorra ordaintzeko gastu sozialera baino.

2014

 

Legegintzako Herri Ekimena

Azpikontratetan, lege-bermearen pean, klausula sozialak jasotzeko helburuz, ELAk LHE bat sustatu du EAEn eta Nafarroan. EAEn 30.000 sinadura behar dira, eta Nafarroan 7.000, baina uste sendoa dago kopuru horiek aise gainditu daitezkeela.

Opor fiskalak

ELAk erantzukizun politikoak eskatzen ditu opor fiskalen isunagatik.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna

Otsailaren 8an Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunaren V Nazio Biltzarra Gasteizen. Ekimen hori bultzatzen duten elkarte sozialetako 100 kidek baino gehiagok parte hartu zuten. Han onetsi ziren sarrera, printzipioak, eta baita datozen hilabeteetan eman beharreko pausoen kronograma ere. Gutuna maiatzaren 31n onetsi, eta ekainaren 14an aurkeztuko da.

Negoziazio kolektiboaren inguruan Nazio Batzorderaren agiria

Nazio Batzordeak dokumentu bat atera du negoziazio kolektiboaren oraingo egoeraz. Soldaten alde agertzea, bidezkoa ez ezik, eraginkorra ere bada ekonomia erreala lehenesteko, espekulazio-ekonomiaren aurretik. ELArentzat lehentasunezkoak dira soldataren defentsa enplegua ere baita—, pentsioak, eta hezkuntza eta osasun publikoak.

Ekonomia Gailurra eta GUNEren mobilizazio deia

GUNEk mobilizazio-egun batera deitu du, PPk Bilbon martxoaren 3an antolatu duen Ekonomia Gailurraren aurka (Troika). Gailurraren izenburua hauxe: “Espainia: egonkortasunetik hazkundera”. Izan ere, gobernuen politikek prekarietate handiago batera eta gizartea pobretzera bultzatzen gaituzte.

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna  

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela-eta, ELAk jardunaldi bat antolatu du, prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren ikuspegitik. Izenburua hauxe: “¿Para cuándo un empleo digno? Ez aitorpenik, ez ordainsaririk. Hala ere, ezinbestekoak”. Parte-hartzaileen artean, sindikatuko arduradunak ez ezik, Ekonomia Feministaren Nazioarteko Elkarteko kide eta ekonomialari Astrid Agenjo izan da.

ORPRICE

Estatutupeko hitzarmen kolektiboak salbuesteko prozedurak ebazten duen organo sortu berria (ORPRICCE) beste eraso bat izan da negoziazio kolektiboaren aurka. Horren bidez Eusko Jaurlaritza patronalaren alde jarri da berriro, nahitaezko arbitrajea oparituz.

ELAren finantza-autonimiaren aldeko apostua

ELAren Nazio Kontseiluak finantza-autonomiaren alde egindako apustua berretsi du. Sindikatuaren diru-sarreretatik %91 afiliatuen kuotetatik datoz.

ITV/IATetan akordioa greba luzuearen ostean

Akordioa Irungo eta Urnietako ITV/IATetan. Langileen antolakuntzari eta borrokari esker lorturiko garaipen sindikala ez zen posible izango greba-kutxaren ezin estimatuzko laguntzarik gabe, gatazkak bederatzi hilabetez iraun baitzuen.

Aberri Eguneko Agiria

Aberri Egunerako adosturiko Adierazpenean gure nazio-izaera eta erabakitzeko eskubidea azpimarratu dira. Abagunea da suspertze sozialerako. Erreferentzia hurbilak aipatu dira, besteak beste, Kataluniakoa eta Gure Esku Dagorena, Eskoziakoa ere ahaztu barik. ELAk ekimen horretan parte hartzera deitu du, modu aktiboan parte hartzera, gainera.

2014ko Maiatzaren Lehena

Maiatzaren 1ean Bilboko kaleak jendez gainezka egon ziren berriro, beste eredu bat ekonomiko, sozial eta politikoa eskatuz. Adolfo Muñoz “Txiki”k esan zuen bere hitzaldian itxaropena kendu nahi digutela, baina ez dutela lortuko.

 Kutxabanken pribatizazioaren aurkako kanpaina

Kutxabank pribatizatzeko hastapenetan, ELAk kanpaina bat zabaldu zuen, gizarte osoarena den ondare bat esku pribatuetan uztea lapurreta nabaria zela salatzeko. Izan ere, ondare hori 150etik gora urteren emaitza da, eta erakunde horren helburu nagusia herri honetako beharrizan ekonomiko eta sozialak betetzea izan beharko zen. Ekainaren 21ean, gizarte-elkarte askorekin batera, manifestazio bat egin zen Bilbon.

ELA Eskozian Salmondekin

Sindikatuko ordezkaritza bat Eskoziara joan da arestian, hango egoera sozio-politikoa bertatik bertara ezagutzeko. Eskoziako lehen ministro Alex Salmondek sindikatuko ordezkariak hartu zituen.

Sindikatuen Nazioarteko Konfederazioaren Kongresoa

Maiatzaren 18tik 23ra Sindikatuen Nazioarteko Konfederazioaren (CSI) III. Kongresua egin zen Berlinen, izenburu honen pean: “Langileen ahalmena indartzea”. ELA mobilizazioaren alde agertu zen, gobernuen politika antisozialak aldatzeko modu bakarra zelakoan.

UNED eta Manu Robles-Arangiz Institutoak ikastaroa

Ekainaren 19an eta 20an, Manu Robles-Arangiz Fundazio Institutuak eta Bergarako UNEDek antolaturik, mintegi bat eman zen gai honen inguruan: “Ordezkaritza kolektiboari eta berrikuntza sindikalari erasoak”. Hizlariak Sergio Bellavita, Italiako FIOM sindikatukoa, eta Jean Lortie, Quebec-eko CSNkoa, izan ziren.

Fiskalitateari buruzko txostena

ELAren Azterlanen Kabineteak plazaraturiko 2013ko Fiskalitateari buruzko txostenean, zerga-politika bidegabea kritikatu da, eta diru-sarrera publikoak handitzeko hainbat proposamen egin dira.

Elkarrizketa soziala

Urrian gaizki deituriko elkarrizketa sozialari buruz Eusko Jaurlaritzak atera zuen agiria ezin onartuzkotzat jo zuen ELAk. Aurreko hilabeteetan ere ELAk ohartarazi zuen, gobernuaren politikak zirela-eta, ezinezkoa zela elkarrizketa soziala abian jartzea, eta gainera benetako edukirik eza ere salatu zuen.

Manu Robles-Arangiz Fundazio Institutua Iparraldean 10 urte

Manu Robles-Arangiz Fundazio Institutuak, Iparralden ezarri zenetik, hamargarren urteurrena ospatu zuen. Mintegiko partaideak hauek izan ziren: Amaia Muñoa (ELA), Eneko Bidegain (kazetaria), Anjel Oiarbide (Gure Esku Dago), Mario Zubiaga (EHU/UPV), Joseba Azkarraga (soziologoa) eta Michel Berhocoirigoin (ELB).

Indarkeria Sexistaren aurkako Nazioarteko Eguna

Indarkeria Sexistaren aurkako Nazioarteko Egunean Irantzu Varela mintzatu zen Bidebarrietako Liburutegian gai honen inguruan: “Patriarkatua, erroetatik azalera. El machismo mata, empobrece y atonta”. Ondoren, elkarretaratze bat egin zen Bilboko Arriaga plazan.

ELA eta LABen ilegalizazioaren alde Confebask

Confebask-ek prestaturiko dokumentu batean ELAren eta LABen ilegalizazioa eskatzen zen, gertaera larri horren aurrean, Batzorde Eragilea jendaurrean agertu zen, “erditik kendu nahi gaituzte” eta “salgai ez dagoen guztia suntsitu nahi dute” esaldiek laburbiltzen duten uste sendoa adierazteko. Abenduaren 5ean sindikatu biek ekitaldi bat antolatu zuten Confebask-en aurrean, traba egiten duen sindikalismoa ilegalizatzeko asmoa salatzeko.

Etorkinen Nazioarteko Egunean Gasteizen

Abenduaren 18an, Etorkinen Nazioarteko Egunean ELAk elkarretaratze bat antolatu zuen Gasteizen, izenburu honen pean: “Eskubide guztiak denontzat. Geldi ditzagun arrazakeria eta xenofobia”. Gero, hara bildutako jendea Goiuri Jauregira aldatu zen, Gipuzkoako SOS-Arrazakeriako Mikel Mazkiarani entzuteko.

 

2015

Nafarroan Herri Ekimena

Urtarrilaren 15ean Nafarroako Parlamentuak Legegintzaren Herri Ekimena, ELAk bultzaturikoa, onetsi du; erakunde nafarrek azpikontratatzen duen pertsonalari gutxieneko baldintza batzuk bermatzearren.

Fiskaltzarekin akordioa espetxe-arriskua ekiditzeko

ELAk epai bat hitzartu du fiskaltzarekin, lau arduradun sindikali espetxe-arriskua ekiditeko. Estortsio eta mehatxuen delitua leporatzen zieten, enpresak bere langileei zor zien dirua biltzeagatik.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

10.000 lagun inguru aritu ziren Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak martxoaren 14an antolaturiko mobilizazioetan, gizarte-aldaketa bat erreklamatzeko, eta alternatibak baditugula aldarrikatzeko.

Aberri Eguna

Aurtengo Aberri Egunaren agirian azpimarratu da benetako korrelazio bat dagoela estatuarekin egindako apustu neoliberalaren eta autogobernua zaintzeko pultsu politikoa ahultzearen artean. Politika neoliberalei aurre egitea ELAren lehenengo erantzukizun nazionala da.

Maiatzaren 1ena

Maiatzaren 1ean sindikatuaren garrantzia eta beharrizana azpimarratu genuen, sindikatua ezinbestekoa da gero eta zabalduago dagoen prekarietatea geldiarazteko, eta langileen ordezkariak bazter batera utzi nahi dituen patronalari aurre egiteko.

ELAren proposamenak Udal eta Foru hauteskundeen aurrean

Udal eta Foru-hauteskundeen aurrean, ELAk bere proposamenak egin dizkie alderdiei, eredu sozial zuzen eta solidario baten alde egin dezaten, eta konpromiso zehatz batzuk har ditzaten, zerga-politikan, aurrekontuetan, eskubide sozialetan, azpiegituretan, ingurumenean, enpleguan, demokrazia sakontzean, gardentasunean eta partaidetza sozialean.

Fiskaltasuna aztergai Donostian

Ekainaren 18an eta 19an, Bergarako UNEDek eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolatua, mintegi bat egin zen Donostian gai honen inguruan: “Euskal zerga-sistema: diagnostikoak eta alternatibak”. Partaideen artean hurrengo aditu hauek egon ziren: Ignacio Zubiri, Lourdes Serna, Mercedes Vallejo, Mikel Aranburu eta María Pazos.

Nafarroan Gobernu-aldaketaren aurrean ELAren agiria

Nafarroako gobernu-aldaketa dela-eta, ELAk bere aldarria egin du: politikak zeharo aldatzeko beharra, eta zerbitzu publikoen eta herri-langileen alde agertzeko beharra jakinarazteko. Foru Gobernuak engaiamendu irmo eta argia hartu behar du, administrazio zentralari, behar denetan, aurre egingo diola adierazteko.

Abagune txostena

Irailean ELAk bere azken abagune-txostenean ohartarazi du ekonomia-hazkundea egon badagoela, baina ez duela enplegurik sortzen, eta dagoena okertzen duela. Prekarietatea goraka doa, aldi baterako kontratuak eta lanaldi partzialekoak ugaltzen baitira.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egoera salatu zuen ELAk

Irailaren 22an, prentsaurreko batean, ELAk salatu du CEN Nafarroako patronalak eta UGT eta CCOO sindikatuek, aurretiazko lehiaketarik gabe, 9'5 milioi euro jaso dutela, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egoera bateraezina dela gobernu berriak aldarrikatzen duen aldaketarekin.

Alternatibaren Herria

Urriaren 24an Albernatiben Herria – El Pueblo de las Alternativas izan zen Bilbon. Milaka lagun bildu ziren Bilboko erdigunean, beste gizarte-eredu bat erreibindikatzeko, oraingo eredu kapitalistaren ordezko eredu alternatiboa, bai arlo sozialean, bai alde politikoan, bai ekonomian, bai ingurumenean.

Prekarietatearen aurkako kanpaina

Iazko azken hilabeteetan ELAren helburu nagusia prekarietatearen aurkako borroka izan da, eta goiburua hauxe: “EURREN IRABAZIAK, GURE LAN-MISERIA”. Iazko azken hilabeteetan eta aurteko lehenengoetan milaka ELA-ordezkarik parte hartu dute prestakuntza-ikastaroetan eta askotariko jardueretan.

2016

Patxi Agirrezabala hil zen

Urtarrilaren 12an Patxi Agirrezabala hil zen. Bera Batzorde Eragileko kidea eta Komunikazio-arduraduna izan zen, eta baita denon adixkide preziatua ere. Bi egun geroago, urtarrilaren 14an ELAk sindikalista hori omendu zuen, Euskal Herriko langileriaren alde egin zuen lan eskergaren ordainetan. Zure falta nabarituko dugu!

Azpikontrata publikoen lan-baldintzak

Otsailaren 5ean mobilizazio bat burutu genuen Gasteizen, azpikontrata publikoetako lan-baldintzak duintzeko LHEa onestea eskatzeko. 55.000 langile baino gehiagoren etorkizuna horren menpe zegoen. Usterik txarrenak bete ziren halabeharrez, eta hilabete hartan bertan EAJ/PNVk eta PSE-EEk edukirik gabe utzi zuten Legegintzako Herri Ekimena, ELAk aurkeztu eta 110.000 herritarrek sinatu zutena.

Austeritatearen aurkako mugimendua

ELAk parte hartu zuen “Un Plan B para Europa” ekimenaren jardunaldietan. Otsailaren 19 et 21 bitartean gauzatu ziren Madrilen, Europan austeritatearen aurka eta benetako demokraziaren aldeko topagune bat eraikitzeko asmoz.

Martxoaren 8a

ELAk prekaritatearen hamaika aurpegiak azaldu ditu Martxoaren 8an, eta sistema emakumeen zapalkuntzan oinarritzen dela salatu.

Aberri Eguna

Aberri Egunaren harira onartutako ebazpenean hiru erronka ikusten ditugu: gizartearen babes handiagoa lortzea, mobilizazioa bizkortzea, eta akordio politikoak iristeko gure betiko gaitasun eza gainditzea.

Prekarietatearen aurkako ekitaldia

Apirilaren 8an ELAko 3.500etik gora militante bildu ziren La Casilla kiroldegian prekarietatearen aurka eta negoziazio kolektiboaren estatalizazioaren aurka, goiburu honen pean: “Prekario eta menpeko nahi gaituzte. Luchemos contra la precariedad”. Maiatzaren Lehenaren ataria izan zen.

Maitzaren Lehena

Aurtengo Maiatzaren Lehena Bilbon eta Iruñan ospatu zen, eta eskakizunen artean hauek ziren: Europa abegitsu bat, emakumeek egindako lana aitortzea, gazteen etorkizuna, gutxieneko soldata 1.200 eurotik gorakoa izatea, eta bere geroaren jabe izan behar den nazio bat. Gainera, erreformak eta estatu-hitzarmenak salatu ziren, prekarietatea eta pobrezia ekartzen dituztelakoan.

ELA eta CIGren arteko bilera

Maiatzaren 10ean ELA eta CIG sindikatuetako ordezkaritza zabal batek Santiagon egindako bileran negoziazio kolektiboaren estatalizazioaren aurka borrokatzeko elkarlanean aritzea adostu zuten.

ELA eta Nafarroako gobernua

Gobernu berriak Nafarroan sortu dituen itxaropenak direla-eta, ELAk azpimarratu du, politika fiskalak aldatu gabe, ez dagoela benetako aldaketarik: errenta handiek eta kapitalekoek zerga gehiago ordaindu behar dituzte. Fiskalitatea funtsezko eztabaidagaia da, gizarte-eredu zuzen eta berdintzaile bat taxutzean. Bilbon egindako ekitaldi batean ELAk salatu du aberatsek eta kapitalak zergarik ez ordaintzea erabaki dutela.

UNED Bergara

Manu Robles Arangiz Fundazioak, Bergarako UNEDen elkarlanean, nazioarteko mintegi bat antolatu du. Ekainaren 16 eta 17an burutu zen Gasteizen, goiburu honen pean: “Soberanía nacional y cuestión social”.

Lan Sailburuaren dimisioa eskatu dute ELA eta LABek

ELAk eta LABek Lan sailburuaren dimisioa eskatu dute, gizarte-elkarrizketaren mahaian akordioak gutxiengo sindikalarekin egitea proposatzeagatik, horrela hauteskunde sindikaletatik ateratako gehiengo sindikalak indargabetzen baitira. Patronalaren interesekin bat datorren gobernu batentzat eragozpen baino ez dira politika neoliberalei aurre egiten dieten sindikatuak. Irailaren 21ean milaka langile manifestatu ziren Gasteizen sailburuaren adierazpenak jendaurrean salatzeko.

Bizkaiko zahar-egoitzetan greban

Greba Bizkaiko zahar-egoitzetan. Grebak luze joko du, baina erabat sinetsita gaude: EUSTEN BADIOGU, IRABAZI EGINGO DUGU.

Negoizazio kolektoboaren estatalizazioaren aurka

Negoziazio kolektiboaren estatalizazioaren aurka protestatzeko, eta 2016-2017ko negoziazio kolektiboa prestatzeko, ELAk jaurdunaldia egingo du urriaren 14an Gasteizko Europa jauregian, “Negoziazio Kolektiborik gabe ez dago autogobernurik” lelopean.

UGT eta CCOOren finantziazioa Nafarroan

ELAren salaketen arabera Nafarroako aurrekontuetako 3,5 milioi UGT, CCOO eta patronala ezkutuan finantzatzera bideratuko dira.

Luhusonen atxiloketak

Herritarren mobilizazioa gakoa izan da abenduaren 16an Luhuson atxilotutako pertsonak askatzeko, tartean Txetx Etcheverry, ELA kidea. ELAk bere eskerrona agertzen die bost pertsona horiei, “bakearen artisauak” direlakoei, armagabetzearen alde lan egiteagatik, estatu frantsesaren eta espainolaren oztopoen gainetik.