Zerbitzu juridikoak
Zerbitzu juridikoak ELAren ekintza sindikalaren atal bat dira. Euren helburua afiliatutako pertsonak aholkatu eta defendatzea da, laneko alorrean zein gizarte segurantzaren alorrean aurkezten dituzten galdera eta erreklamazioei erantzuna emanez, dagokien instantzia administratibo eta judizialetan egin diren eskarien tramitazio eta defentsa bere eginez.
Zerbitzu Juridikoek, bai bide administratiboan bai auzitegi kontentzioso-administratiboan eta Orden Sozialaren auzitegietan defendatzen dituzte langileak.
Defentsa juridikorako eta aholkularitzarako profesionalak daude ELAn, dituzun laneko arazo guztiak konpontzeko. Pertsona hauek zure galderak erantzun, erreklamazioak bideratu, instantzia ezberdinen aurrean aholkatu, epaitegi eta laneko administrazio auzitegietan defendatuko zaituzte. Prozedimendua luzea edo korapilotsua bada ere (helegiteak, aurka egiteak eta abar), Zerbitzu Juridikoen araudian zehazten denari jarraituz, gure profesionalen laguntza ez zaizu ezer kostako. Gure zerbitzu juridikoak doakoak dira, afiliatu 6 hilabete eman eta gero.