Autobusak

ELAtik kategoria masiboetako azterketetara joateko autobusak antolatuko ditugu. Azterketak, ekainaren 15, 16 eta 17an izango dira Barakaldoko BECen.

Inskripzioari buruzko informazioa:

  • Afiliatuta egotea ezinbestekoa da.
  • Araba eta Gipuzkoatik antolatuko dira autobusak.
  • Izena emateko epea ekainaren 15etik 30era arte izango da, biak barne, beti ere lekua dagoen bitartean. Leku kopurua mugatua izango da (Gipuzkoa: 1.000 leku; Araba: 500 leku). Hortaz, inskribatzeko aukera itxiko da lekuak bukatzen diren heinean.
  • Prezioa 11 eurokoa izango da (joan eta etorri). Inskripzioa balidatuko da ordainketa egin ondoren.
  • Inskripzioa egun bakoitzerako izango da. Bi egunetan doazen pertsonek bi inskripzio egin beharko dituzte, bat egun bakoitzeko.
  • Inskripzioa egiterako orduan egingo den azterketa aukeratu beharra dago, eta berorren ordutegiaren arabera, bueltarako autobusa aukeratuko da. Egun berean azterketa bat baino gehiago egingo duten pertsonek lehenbiziko azterketa aukeratu behar dute inskripzioa egiteko orduan, eta bigarren azterketaren orduaren arabera, bueltarako autobusa aukeratu.
  • Autobusen leku eta ordu zehatzen inguruko informazioa emango da.

Inskripzioa egiteko, sakatu ondorengo loturan.