Ikastaroak
Afiliatuek hala eskatuta beraientzako ikastaroak antolatuko ditugu. Abenduak 15era arte ikastaroetarako aurreinskripzioa irekiko dugu, hauen arabera antolatuko ditugu ikastaro definitiboak.
Aurreinskripzioari buruzko informazioa:
- Afiliatua egotea ezinbestekoa da.
- Gutxienez 25 laguneko taldeak antolatu behar dira ikastaroa antolatzeko.
- Lehentasun baten arabera ikastaro ezberdinetan izena eman daiteke.
- 50 euroko seinalea kobratuko dugu aurreinskripzioarekin, eskatutako ikastaroa antolatu ezean dirua itzuliko dugu, bestela ez.
- Ikastaroen kostu osoa temarioak publikatzean argitaratuko dugu, orduan temarioa emateko ordu kopurua erabakiko dugu eta.
- Erreferentzia moduan ikastaroaren ordu bakoitzeko 3 euroko kostua izan ohi du, ikastaroen kostua betetzeko ezinbestekoa besterik ez.
- Orain 3 urteko ikastaroen erreferentzia hau izan zen LOTURA orrialdeari.
- Ikastaroen data zehatzak azterketa datak jakitean argitaratuko ditugu. Azterketa egin baino hilabete lehenago bukatzeko programatuko ditugu.