Martxoaren 31an Derecho a Techo eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba kontzentra burutuko dute Probintzia plazan

2023/03/29

Arratsaldeko 19etan Euskal Herria Harrera Herria dinamikaren baitan Derecho a Techo/Inor ez kale gorrian eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba plataformak kontzentrazioa burutuko dute Gasteizko Probintzia plazan. "Udalak kalean nahi gaitu eta kalean izango gaitu", lelopean bilduko dira plataformak ostiralean. Bertan Udalaren etxebizitza politika salatu ez ezik aurrera daraman gizarte politika bazterkeria ere denuntziatuko dute. Hortaz, ELAtik bertan parte hartzera animatzen zaituztegu.